Iraia Mendiak marka zoragarria erdietsi du 3000 metro libreetan

2022.12.28 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Lazkaotarrak 20 eta 23 urtez azpikoen Euskal Herriko errekorrak hautsi ditu pista estaliko 3.000 metrotan, 9:21.47ko denbora eginda

Argazkia: @txindokiat

 

Pasa den ostiralean Anoetako Belodromoan lehiaturiko 2022ko udazken-neguko parte-hartze libreko proben hirugarren jardunaldian, 3.000 metroko lasterketak jokatu ziren, 11 gizonezkoenak eta 3 emakumezkoenak, orotara 180 atleta barnebilduta.

Arratsaldeko 17:50ean hasi zen aurreneko lasterketa, emakumezkoen mailako onena. June Arbeo garaipenaren bila irten zen eta hasieratik jarri zen lasterketaren buruan, gainontzekoak atzean utzita. Atzean taldetxo bat sortu zen Judith Otazua, Iraia Mendia eta Antia Castrorekin. Atzerago Sara Villasante bakarrik zihoan eta ondoren beste korrikalari guztiak.

Judith Otazuak 2.000 metroak osatu baino lehen bertan behera utzi zuen lasterketa, eta une horretan Iraia Mendiak aurrera egin zuen, zentimetroz zentimetro murriztuz June Arbeoren abantaila.

Azkenean baina, Arbeok erdietsi zuen garaipena 9:21.09ko denborarekin, baina 19 urte besterik ez dituen Iraia Mendiak 9:21.47ko marka bikaina egin zuen. Erregistro honekin, 2003ko maiatzaren 11an jaiotako lazkaotarrak,  20 eta 23 urtez azpikoen Euskal Herriko errekorrak ondu zituen pista estaliko 3.000 metrotan.

23 urtez azpiko markarik onena, Leire Medinaren eskuetan zegoen orainarte, 1999. urtean Sevillan egindako 9.22.21ko denborarekin. 20 urtez azpikoen kategoriakoa berriz, Iraia Mendiak berak zuen, iazko abenduan Donostian ezarritako 9:49.67ko markarekin.

SAILKAPENA

1 June Arbeo Sarriugarte  Alcampo Scorpio 71  9:21.09

2 Iraia Mendia Arrieta Txindoki A.T  9:21.47

3 Antia Castro Perez Ourense Atletismo  9:34.31

4 Sara Villasante de la Fuente Super Amara BAT  9:58.53

5 Sara Carrato Izuel Zenit Atleet   10:06.22

6 Ana Llorens Perez Bathco Running Team  10:07.83

7 Izaskun Beunza Azazeta Beste Iruña AT  10:09.07

8 Sara Modrego Lopez Hiru Herri  10:09.41

9 Maria Velazquez Lopez Beste Iruña AT  10:23.81

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!