Irati Zubizarretak irabazi du MariMurumendi mendi maratoia, marka berria jarrita

2023.07.10 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

2018an, Ingrid Ruiz Sanchezek 4:24:30 behar izan zituen lasterketa egiteko eta beasaindarrak ia minutu eta erdian hobetu du Ruizek ezarritako marka

Argazkia: ehunmilak.com

 

MariMurumendi Maratoian 350 korrikalarik emana zuten izena aurten, baina horietatik 275 izan dira parte hartu dutenak. Lasterketaren amaierara 263 korrikalari iritsi ziren, horietatik 58 emakume. Lasterketa honetako aurtengo edizioa VII.a izan da eta bertan zale ugari elkartu zen puntu desberdinetan lasterkariei animoak emateko.

Goizeko 8:00etan abiatu ziren Beasaingo Loinazko San Martin plazatik Marimurumendi maratoiaren partaideak. Lokatza izan zen eguneko beste protagonista. Bezperan euria egin zuen eta egunsentia ere bustia izan zen, zorua irristakorra zegoelarik eta honi gehitu behar zaio ibilbideko zenbat zatitatik Ehunmilak eta G2 haundiaren partaideak pasatu zirela.

Emakumezkoen artean, Irati Zubizarreta nagusi izan zen probaren hasieratik eta lasterketa buruan egin zituen ibilbideko 42 kilometroak, azkenean 4:23:08 denborarekin lehen postuan helmugaratu zelarik. Erritmo bizian atera zen beasaindarra eta oso azkar ireki zuen zulo haundia, Atxurtzako itzuleran 17 minutuko aldea baitzuen Patricia Barredarekiko eta 22 minutukoa Henar Lazarorekiko.

Maila bikaina erakutsi zuen beraz Zubizarretak eta horren ondorioz  Marimurumendi maratoiaren marka berria jarri zuen. 2018an, Ingrid Ruiz Sanchezek 4:24:30 behar izan zituen lasterketa egiteko eta beasaindarrak ia minutu eta erdian hobetu du Ruizek ezarritako marka.

Zubizarretaren atzetik, Herrialde Katalanetako Patricia Barreda (4:42:48) sailkatu zen Beasaingo plazara ia 20 minutu beranduago sartuz. Elena Calvillo izan zen hirugarrena emakumeen artean, 4:45:44 denbora behar izan zuelarik helmugara iristeko.

Emakumezkoen sailkapena

  1. Irati Zubizarreta (Beasain) 4:23:08
  2. Patricia Barreda (Castellón) 4:42:48
  3. Elena Calvillo (Beasain) 4:45:44
  4. Henar Lazaro (Toledo) 4:58:52
  5. Maria Ezpeleta (Beasain) 5:01:55

Emakumezkoetan bezala, gizonezkoen lehian ere lasterketa azkarra izan zen, Unai Dorronsoro garailea izan zelarik, 3:42:48ko denborarekin. Atzetik Martin Mac-Gragh leioarra sailkatu zen kronoa 3:47:23 denboran geldituz. Gizonezkoen podiumaren hirugarren postua berriz, Pablo Doñarentzat izan zen 3:52:58 denborarekin amaitu zuelarik.

Hala ere, probaren errekorretik urrun geratu zen Dorronsoro, izan ere, 2019an Samuel Davilak ezarri zuen markarik onena  3:29:18ko denbora eginda.

Gizonezkoen sailkapena

  1. Unai Dorronsoro (Ataun) 3:42:48
  2. Martin Mac-Cragh (Leioa) 3:47:23
  3. Pablo Doña (Ronda) 3:52:38
  4. Jon Pascual (Leioa) 3:54:54
  5. Ibai Etxeberria (Azpeitia) 3:56:22

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!