Irungo Gabonetako Krosaren errekorra ondu dute Urrutyk eta Villasantek

2022.12.20 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Lasterketak

Baionarrak, 14 minutu eta 47 segundoko denborarekin, 2021ean Aitor Etxeberriak ezarritako errekorra hobetu zuen (14:55) eta donostiarrak, 17:04ko markarekin, Elena Silvestrek 2019tik zuena (17:17) ere ondu zuen

Argazkia: Bidasoa Atletiko Taldea

 

Iragan larunbat arratsaldean lehiatu zen  Super Amara Gabonetako Krossaren zortzigarren edizioa Irunen. 550 lagunek emana zute izena, iazko 491ak nabarmen gaindituta, baina errekorretik urrun (767 lehen urtean). Azkenean, helmugara 501 lasterketari heldu ziren, iazko 406ak hobetuz.

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta, erdiguneko auzoetatik igarotzen den 5 kilometroko ibilbidean aritu ziren parte hartzaileak. Irteera 16: 45ean izan zen, Zabalgune plazaren ondoan, eta lasterketa Geltoki, Anaka eta Donostia kaleetara, Zubimuxuko biribilgunera, Hondarribia kalera, Kolon pasealekura eta Nafarroa hiribidera, eta, azkenik, Nafarroa etorbide berrira, Kolon pasealekura eta Luis Marianora joan zen.

Gizonezkoen lehia, oso amaiera estuan, Pierre Urruty baionarrak irabazi zuen, 14 minutu eta 47 segundoko denborarekin. Gainera, 2021ean Aitor Etxeberriak ezarritako errekorra hobetu zuen (14:55). Urrutyk hirugarrenez irabazi du Irungo Krosa (Chakib Lachgarrek lau aldiz irabazi du), 2017an eta 2018an garaile, iaz bigarren eta 2019an hirugarren izan delarik.

Bigarren, denbora berean (14:47), Unai Arroyo tolosarra izan zen. Hirugarren Aitor Etxeberria igeldotarra heldu zen, 2021eko irabazlea, 15 minututik ere jaitsi dena (14:58).

Emakumezkoetan berriz, Sara Villasante (17:04) izan zen sailkatutako 162 (% 32,34a) emakumeetatik lehena. Donostiarrak ere lasterketako errekorra ondu zuen, Elena Silvestrek 2019tik zuena (17:17). Bigarren Betty Urruty baionarra izan zen (17:35) eta hirugarren Irun bertako Ane Zabala (17:53).

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

1 Pierre Urruty Baiona 0:14:47

2 Unai Arroyo USABAL 0:14:47

3 Aitor Etxeberria DONOSTIA 0:14:58

4 Cedric Simovis  BAIONA  0:15:14

5 Asier Fernandez DONOSTIA  0:15:16

6 Unai Ibarra ARRASATE  0:15:20

Emakumezkoak

1 Sara VIllasante DONOSTIA  0:17:04

2 Betty Urruty BAIONA  0:17:35

3 Ane Zabala IRUN  0:17:53

4 Olatz Zabala IRUN  0:19:12

5 Ana Gonzalez DONOSTIA  0:19:54

6 Naiara Gago SODUPE  0:20:01

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!