Itsaso Madariagak 18 urtez azpiko pentatloi errekor berria ezarri du

2023.03.20 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Madariagaren jardun bikainak urrezko domina eta pista estaliko 18 urtez azpiko pentatloi errekorra eman zizkion, 3736 punturekin

Argazkia: fvaeaf.org

 

Itsaso Madariagak 16 urte bete zituen urtarrilaren 24an, eta martxoaren 12-13ko asteburuan lehiaturiko 18 urtez azpiko pista estaliko Estatu mailako Txapelketako pentatloia irabazi zuen Salamancan.

60 metroko hesidunak proba irabazten hasi zen, marka pertsonala eginda (8.69). Marka pertsonala egin zuen berriro ere altuera-jauzian (1.64), eta bigarren izan zen honakoan.

Bere marken azpitik egon zen (12.19 ditu) pisu jaurtiketan eta zazpigarren izan zen 10.90ekin. Luzera jauziko proba irabazi zuen ordea, 5.49rekin. Bere markarik onena 5.75 da. Eta azkenik hirugarren izan zen 800 metrokoan, marka pertsonala eginez (2: 30.14).

Orotara, 3736 puntu lortu zituen, 18 urtez azpiko Euskal Herriko errekor berria ezarriz, 2017ko martxoaren 11tik Nora Tobarrek (Sabadell) zituen 3432 puntuak hobetuz.

Hauek izan ziren Itsaso Madariagaren puntuazioak:

60 metro hesidunak proban lehen postuan geratu zen 8.69ko markarekin, 976 puntu pilatuz

Altuerako proban, bigarren izan zen, 1.64ko jauziarekin, 783 puntu pilatuz

Pisuko proban zazpigarren sailkatu zen, 10.90ko markarekin, 589 puntu pilatuz

Luzerako proban, aurreneko postuan geratu zen, 5.49ko erregistroarekin, 697 puntu pilatuz

800 metroko proban, hirugarren sailaktu zen, 2:30.14ko denborarekin, 691 puntu pilatuz

SAILKAPENA

1 Itsaso Madariaga Real Sociedad 24/01/2007 3.736

2 Paula Ruiz Municipal Arganda 18/03/2006 3.652

3 Irene Bravo Atletismo Alcorcon 10/04/2006 3.559

4 Andrea Monroy Chikillos de Vecindario 18/05/2007 3.534

5 Neus Borras PEGASUS AC 27/01/2007 3.452

6 Clara Lopez Cehegin Atletismo 16/08/2007 3.310

7 Vega Rubio C.A. PLAYAS CASTELLON 24/02/2007 3.280

8 Lara Cruz CA SPRINT MONCADA 12/11/2007 3.231

9 Laura Palenque CA SPRINT MONCADA 05/03/2006 3.219

10 Celia Marcos Municipal Arganda 19/07/2006 3.205

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!