Iturbe eta Ajuriaren esku mantentzen dira Mitxarro Birako errekorrak

2022.05.18 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Mendi lasterketak

Biek ala biek ez zuten gertu izan lasterketako errekorrak hobetzeko aukera, 2021ean Onditz Iturbek zein Aitor Ajuriak lorturikoak

Argazkia: emf.eus

 

Araiako VII. Mitxarro Bira lasterketa lehiatu zen pasa den maiatzaren 15ean, non Iñaki Olano eta Oihana Kortazar nagusitu ziren.

Gizonezkoen lehian, Olano altzotarra izan zen lehena helmugaratzen, 2:38:12ko denbora eginda. Bigarren eta hirugarren postuan Victor Garcia eta Aritz Kortabarria sailkatu ziren. Emakumezkoetan berriz, Oihana Kortazar elgetarrak erdietsi zuen garaipena 3:02:46ko denborarekin. Ainara Alcuaz (3:15:37) bigarren izan zen eta Irene Guembe (3:43:03) hirugarren.

Biek ala biek ez zuten gertu izan 2021ean ezarritako lasterketako errekorrak hobetzeko aukera. Orduko hartan, 2021eko urriaren 3an lehiaturiko proban, emakumezkoetan, Onditz Iturbe nagusitu zen erabat 3:00:58ko denbora eginda helmugaratu zelarik. Eguraldiaren baldintzak ikusita Iturbek balentria burutu zuela esan daiteke, 2019an Maite Maiorak eginiko errekorra bost minututan hobetu baitzuen. Bigarren postuan promesa mailako Araitz Villa sailkatu zen, bizkaitarrarengandik 14 minutura eta hirugarrena Andrea Garay izan zen, Villak baino sei minutu gehiago egin zituelarik azken honek.

Mutiletan berriz, Aitor Ajuria izan zen azkarrena, promesa kategoriakoa izanda ere, seniorren ibilbidean lehiatu zelarik. 2:29:31ko denborarekin aise irabazi zuen, eta berak ere errekor berria ezarri zuen, 2017ko Aritz Kortabarriaren denbora bi minututan hobetuta. Bigarren Borja Zubizarreta izan zen (2:34:48) eta hirugarren Javier Goitia (2:34:49).

2021. URTEKO EMAITZAK

Emakumezkoak

1 Onditz Iturbe, 03:00:58

2 Araitz Villa, 03:14:17

3 Andrea Garay, 03:20:20

Gizonezkoak

1 Aitor Ajuria, 02:29:31

2 Borja Zubizarreta, 02:34:48

3 Javier Goitia, 02:34:49

2022. URTEKO EMAITZAK

Gizonezkoak

1 Iñaki Olano, 2:38:12

2 Victor Garcia, 2:38:41

3 Aritz Kortabarria, 2:39:51

Emakumezkoak

1 Oihana Kortazar, 3:02:46

2 Ainara Alcuaz,  3:15:37

3 Irene Guembe,  3:43:03

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!