Javi Allendek eta Sergio Romanek munduko errekorra egin dute M45 kategorian

2023.02.14 | Atletismoa, EHKM, Errekor mundialak, Errekorrak, Errrekor berria

Sondikoztarrak eta donostiarrak, 4x800 metroko probaren munduko errekorra hautsi zuten pista estalian, aurreko marka hiru segundoan hobetuz

Argazkia: fvaeaf.org

 

Iragan asteburuan ospatu zen Anoetako Belodromoan 18 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketa, goiz eta arratsaldeko jardunaldi bikoitzean, edozein atletaren parte-hartze askeari irekia.

Programaren barruan, 12:55ean ezohiko proba bat iragarria zegoen, 4×800 metrokoa, alegia, non honako parte hartzaileak aritu ziren M45 kategoriako munduko errekorra hobetzeko saiakeran: Javier Allende Camoira (1977-06-07), Ruben Barrio Lores (1977-02-13), Oscar Fernandez Santamaria (73-08-20) eta Sergio Roman Bermejo (1975-07-22). Erronka osatzen laguntzaile gisa aldiz, lau erbi on izan zituzten: Iñigo Beldarrain, Antxon Casal, Andoni Irazusta eta Oscar Zalakain.

Azkenean, Javi Allende sondikoztarrak eta Sergio Roman donostiarrak 4 x 800 metroko probaren munduko errekorra hautsi zuten pista estalian eta M45 kategorian. Esan bezala, Allende eta Romanen taldean ibili ziren Ruben Barrio eta Oscar Fernandez kantabriarrak, hurrengo marka hau egin zutelarik: 8:27:08. Erregistro honekin, 2021. urteko azaroaren 6an Rodriguez, Nozal, Guerrero eta Martin Pozok osatutako laukoteak ezarritako errekorra (8: 30.40) hiru segundoan hobetu zuten.

Irteera hartu zuen lehena Andoni Irazusta erbia izan zen, Javier Allende entrenatzailea atzetik zuela. Aurreneko erbiaren erreleboa Iñigo Beldarrainek hartu zuen, ondoan Sergio Roman zuela. Hirugarren erbiaren (Antxon Casal) atzetik Oscar Fernandez abiatu zen eta laugarren erbia, Oscar Zalakain izan zen. Azken honen atzetik, Ruben Barrio aritu zen, probaren azken zatian bere onena emanda, helmuga 8:27.08ko denboran zeharkattzea lortu zuelarik, mundu mailako errekor berria erdietsiz.

Gogoratu beharra dago, iazko uztailaren 7an, Javier Allende, Asier Aranburu, Sergio Roman eta Javier Salinasek 4 x 800 m-ko probako munduko errekorra hautsi zutela M45 kategorian ere, baina honakoan aire zabalean, 08:26:22ko marka eginda.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!