Jon Arzubialdek bere kategoriako errekorra hautsi du 100 kilometro errutako proban

2023.04.3 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak

Estatu mailako txapelketa irabazi zuen 7:34: 29ko denborarekin eta bidenabar +55 kategoriako errekor berria ezarri zuen

Argazkia: Atletico San Sebastian Atletismo

 

60 urte beteko ditu datorren ekainaren 25ean Arzubialdek, baina sasoi betean dago eta pasa den asteburuan  Burjassoten (Valentzia) lehiaturiko 100 kilometro errutako proban Estatu mailako txapelketa irabazi zuen bere kategorian (+55 urte). Gainera, 7:34: 29ko denborarekin errekor berria ezarri zuen.

Gizonezkoen proba orokorrean, non 33 atleta sailkatu ziren eta 10ek bertan behera utzi zuten lasterketa, Antonio Jesus Aguilar nagusitu zen (6:27:38) eta Jon Arzubialde bederatzigarren izan zen, 4: 32.7/km orduko batez besteko erritmoan korrika eginez. Emakumezkoen proban berriz, 7 emakume sailkatu ziren, 1 deskalifikatua izan zen eta batek utzi egin zuen. Mireia Sosak irabazi zuen  7:52:21ko denborarekin.

SAILKAPEN OROKORRA

1 Antonio Jesus Aguilar Conejo  Guadalhorce-Alora  6:27:38

2 Manel Deli Andujar  Avinent Manresa   6:36:39

3 Francisco Mariano Martinez Morales  C Rajaos Runners   6:49:19

9 Jon Arzubialde Elizegi  At. San Sebastian  7:34:29

+55 KATEGORIAKO SAILKAPENA

1 Jon Arzubialde Elizegi   At. San Sebastian   7:34:29

2 Nicolas De Las Heras Monforte  Atletica Avilesina   8:09:17

3 Ricardo Gutierrez Perez  Racing Valladolid  9:28:47

4 Jose Gabriel Perez Peña  Correcaminos  10:14:04

5 Jose Manuel Garcia Lopez  INDEPENDIENTE  AB

6 David Ferrandez Cañadell  CA Vic  4 NP

Pasa den azaroan jokaturiko Donostiako Zurich Maratoiak Gipuzkoako maratoi txapelketa ere erabaki zuen, non Arzubialde azpitxapeldun geratu zen. Orduko hartan, Endika Donnay Otegui Bergarako atleta izan zen lehena, 2:28: 59ko kronoarekin, eta ondoren Jon Arzubialde Elizegi (2:34:11) eta Guillermo Vahl Pedrosa (2:37:08), sailkatu ziren hurrenez hurren. Emakumezkoetan Nerea Egia nagusitu zen 2:56: 24rekin, ondoren Eva Esnaola 3:31: 49rekin eta Alazne Mujika 3:32: 15ekin.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!