Jorneten eta Brinkmanen marka harrigarriak Zegama-Aizkorri lasterketan

2022.05.30 | Emakumeak, Errekorrak, Gizonak, Mendia

Kataluniarrak 2017an Stian Angermund norvegiarrak ezarritakoa ondu du eta urte berean Maite Maiorak lortutakoa hautsi du herbeheretarrak

Argazkiak: zegama-aizkorri.com

Azken bi urtetan bertan behera geratu ostean, Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, igande honetan lehiatu zen, maiatzaren 29an, bertan mendi lasterketetako korrikalaririk onenak bildu zirelarik. Lasterketa puntuagarria zen 2022ko Golden Trail World Series txapelketan.

Kilian Jornet kataluniarrak aurreikuspenak bete eta aise gailendu zen Zegama-Aizkorri lasterketan, Magrini italiarra eta Merillas espainiarraren aurretik.  Jornetek, gainera, probako markarik onena ia 9 minututan hobetu zuen. Emakumezkoetan, Nienke Brinkman herbeheretarra nagusitu zen, eta honek ere historiako markarik onena egin zuen.

Baldintzak lagun, gizonezkoen lehian Jornetek aise hobetu zuen Stian Angermund norvegiarrak 2017an egindako denbora: 3 ordu, 45 minutu eta 8 segundo. Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu zuen, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz.

Zortzi minututan baino gehiagotan jaitsi zuen errekorra beraz (8 minutu eta 27 segundotan hain zuzen ere) eta 10 minututan baino gehiagotan ondu zuen bere markarik onena lasterketa honetan. Izan ere, Kilian Jornetek 2014an lortu zuen lasterketako errekorra (3:48: 38) baina hiru urte geroago, Stian Angermund-ek kendu zion (3:45:08). Bigarren helmugaratutako David Magninik ere 2017ko Stian Angermunden errekorra hautsi zuen.

Emakumezkoen lehian berriz, Nienke Brinkman herbeheretarra bere aurkariak baino askoz gehiago izan zen. Brinkman 4:16:45eko denborarekin helmugaratu zen, atzetik  Maude Mathys suitzarrak eskuratu zuelarik bigarren postua. Sara Alonso, 23 urteko donostiarrrak, lasterketa bikaina egin zuen eta hirugarren izan zen bere debutean.

Nienke Brinkmanek 2017an Maite Maiorak 2017an ezarritako marka (4:34:27) ia 18 minututan hautsi zuen, 17 minutu eta 42 segundotan ondu zuelarik. Podiuma osatu zutenek ere Maioraren marka hautsi zuten, suitzarrak zortzi baino gehiagotan egin zuen eta Sara Alonsok ere Maioraren marka ondu zuen  -Maude Mathys lasterketa amaieran harrapatzear egon zen-.

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA

1.- Nienke Brinkman,  4 h. 16 min. 45 sg.

2.- Maude Mathys, + 19:30 min.

3.- Sara Alonso,  + 20:03 min.

GIZONEZKOEN SAILKAPENA

1.- Kílian Jornet,  3 h 36 min. 41 sg.

2.- Davide Magrini, + 2:31 min.

3.- Manu Merillas, + 9:03 min.

Lasterketaren fitxa teknikoa:

Zegama-Aizkorrik mendi ertaineko ibilbidea du Aratz mendigunean eta Aizkorri mendilerroan barrena, eta Euskal Autonomi Erkidegoko lau mendi altuenetarikoak igotzen dira: Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri. Ibilbide teknikoa da, eta zailtasun handikoa, 5.472 metroko desnibel metatua eta 42,195 kilometroko luzera duena.

DATA:

2022ko maiatzaren 29an.

IRTEERA ETA HELMUGA:

Zegama [Gipuzkoa] – Irteera ordua 9:00

DISTANTZIA:

42,195 kilometro

PASAGUNE KONTROLAK:

14

JAN-EDARI POSTUAK:

13

GORA BEHERA METATUA:

5.472 metro

GEHIENEKO ALTUERA:

1.551 [Aketegi]

GUTXIENEKO ALTUERA:

296 [Zegama]

EREMU TEKNIKOA EHUNEKOTAN:

%50a g.g.b.

GEHIENEKO DENBORA:

8 ordu

TARTEKO HELMUGAK:

Aizkorri (Km 22,58)

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!