Jose Luis Larrañaga xakelariak munduko errekorra lortu zuenetik 40 urte bete dira

2022.11.27 | EHKM, Errekor mundialak, Xakea

605 jokalariren aurka aritu zen azkoitiarra 31 ordu eta 42 minutuan jarraian eta hala lortu zuen Guiness errekor liburuan sartzea. Aurreko errekorra, 28 orduz jokaturiko 575 partidetan ezarria zegoen.

Argazkia: Arroitajauregi Argazki Fondoa

 

605 jokalariren aurka jokatu zuen Larrañagak Azkoitiko udaletxeko bilkura areto nagusian. Guztira, 31 ordu eta 42 minutuan jarraian aritu zen, eta hala lortu zuen Guiness errekor liburuan sartzea.

Gaur, azaroak 27, 40 urte bete dira Jose Luis Larrañaga xakelari azkoitiarrak xakeko aldibereko munduko errekorra lortu zuenetik. Azkoitiko udaletxeko bilkura areto nagusian jokatu zituen Larrañagak xakeko aldibereko partidak. Hain zuzen, 605 jokalariren aurka aritu zen azkoitiarra 31 ordu eta 42 minutuan jarraian 25 tablerotan, eta hala lortu zuen Guiness errekor liburuan sartzea. Guztira, 535 partida irabazi zituen Larrañagak, 42 berdindu eta 28 galdu. Garaipenen ehuneko 91,907ko ratioa lortu zuen eta marka hura behar bezala homologatua izan zen. Aurreko errekorra, 28 orduz jokaturiko 575 partidetan ezarria zegoen.

Anaitasuna Kakute xake taldeak gogoan izan du xakelari azkoitiarrak egindako lorpen hura, eta klubak adierazi du xakeko Maisu Handi entzutetsu bat Azkoitira etorriko dela, 2023ko martxotik apirilera bitartean, klubeko bazkideen aurkako aldibereko xake partidak jokatzera, xakearentzat nahiz Azkoitiko herriarentzat historikoa izan zen egunari behar bezalako garrantzia emateko asmoz.

Errekorretik 40 urte bete badira, pasa den abuztuan Anaitasuna Kakute Xake Taldearen 40. urteurrena ere bete zen. 1979tik jarraian aritu da xakearen mundua jorratzen Azkoitiako klubak, nahiz eta hasieran Anaitasuna Berri izenarekin bataiatua izan zen. Izen horrekin aritzen zirenekoak dira, besteak beste, haur eta alebin txapelketen finalaren antolaketa, Jose Luis Larrañagaren munduko errekorra, Euskadi-Italia norgehiagoka, Gipuzkoa-Bizkaia lehia, Gipuzkoako txapelketak, Euskadiko Gazte eta Emakume txapelketak, eta abar luze bat.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!