Julen Badiolak irabazi du Mitxintxolako igoera, gazteen mailan

2023.01.17 | EHKM, Markak, Mendi lasterketak

Hala ere, bergararra (0:18:28) iaz Ander Aramendik lorturiko errekorretik urrun geratu zen, izan ere, 2022ko edizioan, 16 urteko Ander Aramendi Aginaga sanjuandarra izan zen protagonista,  0:16:37 denborarekin lasterketako marka berria ezarri baitzuen

Argazkia: Itsas Mendi Elkartea

 

Pasa den igandean lehiatu zen Donibanen XII. Mitxintxola mendi lasterketa, Itsas Mendi elkarteak antolatuta. Neguko egurats gordina tarteko, aurten 56 lasterkarik hartu dute parte 3,4 kilometroko igoera intentsuan (iaz 90 inguru izan ziren), hiru kategoriatan: emakumeak, gizonak eta mutil gazteak (neskarik ez da inskribatu).

Gazteak bederatzi izan ziren guztira, guztiak mutilak. Julen Badiola Unzurrunzaga bergararra izan zen bizkorrena [0:18:28], bigarrenaren saria Julen Olaziregi Legorburu sanjuandarrak jaso zuen [0:19:14], eta ondotik sailkatu zen etxeko bestea: Unai Zaldua Irastorza sanjuandarra [0:20:54].

Hala ere, Julen Badiola iaz Ander Aramendik lorturiko errekorretik urrun geratu zen, izan ere, 2022ko edizioan, 16 urteko Ander Aramendi Aginaga sanjuandarra izan zen protagonista,  0:16:37 denborarekin lasterketako marka berria ezarri baitzuen. Podiumean, jarraian, Ander Iñarra Olaziregi (0:16:52) eta Oier Etxeberria Zubimendik (0:17:47) izan zituen Aramendik.

Akats bat egon zen hor, izan ere, gizonen bigarren postua Julen Aranbuenak lortu baitzuen 0:16:42 denborarekin, baina hark izena emanda ez zuenez ohartu gabe hurrengoari (Iñarra) eman zioten zilarra, eta berez laugarren beharko lukeenari (Etxeberria), brontzea.

Emakumeetan lehenengo postua Larraitz Etxebeste Lizaso oiartzuarrak erdietsi zuen iaz 0:21:13 denborarekin, Laiane Arrospide Garmendi izan zen bigarren (0:22:15) eta Aintzane Olaizola Iruretak itxi zuen podiuma (0:23:01).

SAILKAPENA GAZTEAK 2023

1 Julen Badiola  Unzurrunzaga   0:18:28 47  Bergara

2 Julen Olaziregi  Legorburu  0:19:14  Pasai Donibane

3 Unai  Zaldua  Irastorza  0:20:54  Pasai Donibane

4 Unai  Rementeria  Odriozola  0:21:25  Oñati

5 Unax  Agirre  Osa  0:21:27  Elgeta

6 Jon  Mariño  Apezteguia  0:22:44  Donostia

7 Aitor  Munduate  Zabala  0:22:48  Anoeta

8 Gael  Gonzalez Gonzalez  0:23:39  Errenteria

9 Aimar  Santesteban  Oiartzabal  0:25:42  Lezo

Maila absolutuan berriz, Ainhoa Usandizaga Zubiaurre oriotarra [0:22:51] izan zen irabazlea, Ines Aguado Blanco olaibartarraren [0:25:19] aurretik. Gizonen kategorian, Oier Etxeberria Zubimendi azpeitiarra izan zen lehena [0:17:51], eta ondotik sailkatu ziren Gorka Goikoetxea Goikoetxea donostiarra [0:17:59] eta Yelko Pardiñas Garcia [0:18:08] iruindarra.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!