June Arbeok errekor berria ezarri du 3.000 metro oztopo proban

2022.05.28 | Atletismoa, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Carmen Riaño peraltarrak apirilaren 1ean egindako marka 13 segundotan ondu du durangarrak

Argazkiak: Euskadiko Atletismo federazioa

June Arbeo Sarriugarte durangarrak 3.000 metroko oztopo probako Euskal Herriko errekor berria ezarri  du Huelvako meeting-ean

 

Orainarte, errekorra Carmen Riaño Aransay (Peralta, 2001) Panplona Atletico (PAT) klubeko atletaren eskuetan zegoen, aurtengo apirilaren 1ean, Palo Alto (AEB) hiriko Stanford Invitational jardunaldietan ezarri zuena, 3000 m oztopo proban 10 minututik beherako denborarekin (9.57.42) iritsi baitzen helmugara.

Bada, denbora hori xehatu egin zuen pasa den azteazkenean, maiatzak 25,  Huelvako meeting-ean, 1999. urteko otsailaren 2an jaiotako June Arbeo durangarrak. Orain, senior mailako marka berria aire librean honako hau da: 9.44.83.

Huelvako 3.000 metro oztopoak lasterketan hautsi zen marka bakarra ez zen izan June Arbeok ondutakoa, izan ere, proba irabazi zuen Alice Marie Genevievek bere herrialdeko errekorra hautsi zuen: 9: 21.41ko marka ezarriz.

Huelvako lasterketaren sailkapena:

1 Alice Marie Genevieve FINOT (1991/2/09), Frantzia   Denbora: 9:21.41

2 Aimee PRATT (1997/10/03), Erresuma Batua Denbora: 9:25.48

3 Asimarech NAGA (1999/6/08), Etiopia  Denbora: 9:30.46

4 Claudia PRISECARU (1997/9/02), Errumania  Denbora: 9:33.41

5 Tugba GUVENC (1994/7/09), Turkia  Denbora: 9:37.15

6 Tatiane Raquel DA SILVA (1990/6/10), Brasil  Denbora: 9:39.75

7 Amina BETICHE (1987/12/14), Argelia  Denbora: 9:41.19

8 Carolina LOZANO (1996/2/27), Argentina  Denbora: 9:42.88

9 Clara VIÑARAS (1993/9/08), Espainia  Denbora: 9:44.24

10 June ARBEO (1999/2/04), Euskal Herria  Denbora: 9:44.83

June Arbeoren errekor berria ez da ezustekoa, izan ere, durangarra aspaldi dabil atletismoaren goi mailan, 3000 metro oztopodunak proban marka bikainak lortu dituelarik:

2021ean egin zituen denborarik onenak

Marka: 10:02.36. La Nucía (Alacant), 2021/06/13. Iberdrola Liga, Emakumezkoen ohorezko mailako kluben finala

Marka: 10:04.13. Tallinn – (EST), 2021/07/08. 13. Europako 23 urtez azpiko Txapelketa

2022an egin dituen denborarik onenak

Marka: 9:44.83. Huelva, 2022/05/25. XVII Meeting Iberoamericano

Marka: 10:14.27. Murcia, 2002/05/08. Espainiako 2022ko Txapelketa Unibertsitarioa

Marka: 10:31.09. Zaragoza, 30/04/2022. Iberdrola Liga Klubak DH Emakumezkoak 1.J – B CAST-SCORP-AAC-LEON

Marka: 10:48.63. Zaragoza-CAD, 14/05/2022. Iberdrola Liga Klubak DH Emakumezkoak 2. J  –  III FCB-SCOR-NERJ-BAT

2022ko errekorrak

Atletismoan 2022. urtean egindako Euskal Herriko errekorrak aurkezten ari gara webgunean, oraindik taulak antolatzen bestelako lanetan bagabiltza ere. Atletismoko errekor absolutoak sartu genituen hasiera batean baina dagoeneko 23, 20, 18 eta 16 urteko kategorietakoak ere sartu ditugu erregistro orrian. 2022. urtean egindako atletismoko errekorrei dagokienez, aurten egindako errekor berriak gorriz nabarmenduta markatuta jarriak ditugu atletismoko errekorrak erregistratzeko tauletan.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!