Katie Lamb-ek blokeko munduko lehen 8c+ femeninoa sinatu du

2023.09.11 | EHKM, Emakumeak, Errekor mundialak, Erronkak, Eskalada, Markak

25 urteko eskalatzaile estatubatuarrak historia egin du, Coloradon (AEB) dagoen ‘The Box Therapy’ kateatuta, 2018an Daniel Woods-ek sortutako bloke horren laugarren igoera absolutua osatuz

Argazkia: (Keenan Takhashi)

 

Katie Blam-ek arrakasta historikoa erdietsi berri du boulderreko munduan, izan ere, 25 urteko eskalatzaile estatubatuarrak ‘The Box Therapy’-ren (Colorado, AEB) lehen igoera femeninoa egin du.

Ez da nolanahiko erronka honakoa, izan ere,  bloke horretara hurbiltzeko ia hamabi kilometroko ibilbidea egin behar da. Gainera, 3.200 metroko garaieran dago. Box lakuaren ondoan dagoen bloke baten gainean 50º-ra eroritako sabai batean barrena doan helduleku nimiñoez osatutako ibilbidea da.

Bidearen historia 2000ko lehen hamarkadan hasi zen, Tommy Caldwellek bere aitarekin egindako txango batean blokea aurkitu eta Spread Eagle 8A marraztu zuenean. 2018ko azaroan hartu zuen lehen igoera, Daniel Woodsen eskutik. Hark The box therapy izena jarri zion eta 8C+ proposamena egin zuen. Ondoren, Drew Ruana eta Sean Baily-ren errepikapenak heldu ziren, biak 2020an, uztailean eta urrian hurrenez hurren. Laugarren igoera, hortaz, Lamb-ena izan da.

Orain arte, Ashima Shiraishik 2016an bi aldiz lortu zuen 8C maila izan da bulderrean emakumezkoen maila handiena: Horizon Mt. Hiein (Japonia) eta Sleepy rave Grampiansen (Australia). Geroago Kaddi Lehmanek Kryptosekin (Balsthal, Suitza, 2018), Mishka Ishik Byaku-dourekin (Mt. Hourai, Japonia, 2019an) eta Oriane Bertonek Satan I helvete bas-ekin (Fontainebleau, Frantzia, 2020an) errepikatu zutelarik balentria.

Katie Lambek ibilbide sendoa dauka, azkenaldian bulderren kateatze gogorrekin. Izan ere, Rocky Mountain National Parken Jade historikoaren errepikapenarekin bere lehen 8B+ katea jarri zuenetik igaro diren bi urte eskasotan, denbora izan du gradu horretako dozena erdi lerro gauzatzeko. Horien artean, New base line Magic Wooden eta Direct North Bishopen.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!