Kiptumek maratoiko munduko errekorra ezarri du

2023.10.9 | Atletismoa, EHKM, Errekor mundialak, Errekorrak, Errrekor berria

Kelvin Kiptum kenyarrak munduko errekor berria ezarri du maratoian – 2:00:35 – Chicagon, Eliud Kipchoge herrikideak zuen marka 34 segundoan hobetuta

Argazkia: @ChiMarathon

 

Kelvin Kiptumek maratoiko munduko errekorra ezarri du igande honetan, urriaren 8an, Chicagon. Kenyarrak 2 ordu eta 35 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, hartara 34 segundoan hobetu duelarik Eliud Kipchoge herrikidearen marka (2 ordu, minutu 1 eta 9 segundo).

Denboraldiko sei proba handienetakotzat jotzen da Chicagoko lasterketa, eta Kiptumek, Kipchoge kenyarra distantzia horretan zuen marka (2:01:09) gainditzea lortu du. Jada Kipchogeren denbora hobetzeko aukera izan zuen joan den apirilean, Londreseko Maratoian, baina orduko hartan 16 segundora geratu zen.

Hala ere, Valentzian hasi zen guztia, abenduaren 4an, Kelvin Kiptum gazte eta ezezagun batek, 23 urte bete berri zituela, maratoi batean debuta egin zuenean, 2:01:53ko erregistro bikainarekin. 308 egun geroago, Kiptum distantziaren errege bihurtu da.

Kenyarrak bere bizitzan lehiatu dituen hiru maratoiak irabazi ditu, historiako sei azkarrenen artean kokatutako hiru markekin. Beste hirurak, Kipchogeren bi eta Kenenisa Bekeleren bat dira, bi mito. Bere balentria ondoen definitzen duena honako datua da: gaur egun arte atleta bakar bat ere ez zela 2 ordu eta minutu batetik jaitsi, Chicagon egindako marka horrek bi orduko langa magikoa haustetik inoiz baino gertuago jartzen duelarik.

23 urterekin, distantziaren munduko errekodun berria nagusi izan zen lasterketa hasi eta buka, Kenyako bandera batekin garaipena ospatuz eta iazko irabazlea izandako Benson Kipruto herrikidearen lekukoa jasoz.

Hasierako zatian Daniel Makeito kenyarra izan zen bere erritmoari eutsi zion bakarra, baina bigarren zatian Kiptumen bakarrizketa bat izan zen, 35 kilometrotara ordubete eta berrogei minututan iritsi zelarik, azken zazpietan erritmoa handituz. Helmugatik 400 metrora dagoen Roosevelt kalea zeharkatzean bere denboraz ohartu dela aitortu du, eta, beraz, ahal izan zuen guztia estutu zuen historiarako balentria bat lortzeko.

Kiptum baino 13 minutu geroago iritsi zen lehen emakumea, Sifan Hassan nederlandarra, 2:13:44ko denborarekin, historiako bigarren markarik onena lortu zuena, Tigst Assefa etiopiarrak Berlinen emakumezkoen maratoiko munduko errekorra hautsi eta bi astera: 2:11:53.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!