Klabilloko Krosaren lehen markak ezarri ditzute Irigoienek eta Azkoitik

2022.12.19 | EHKM, Lasterketak, Markak

Burlatarrak, 29 minutu eta 59 segundoko marka ezarrita, hemendik aurrera ondu beharreko aurreneko erregistroa ezarri zuen eta otsagabiarrak lasterketa honen lehenengo marka ere ezarri zuen: 26 minutu eta 43 segundo

Argazkia: aibar-oibar.org

 

Mikel Azkoitik eta Naiara Irigoienek, 4 Mugas klubak antolatzen duen Klabilloko Krosaren palmaresa estreinatu zuten pasa den igandean Aibarren lehiaturiko 6,2 kilometro eta 200 metroko desnibel positiboko proban.

Lehen edizio honek 6 kilometro pasatxoko ibilbidea zuen, zailtasun tekniko berezirik gabekoa baina etengabeko igoerak eta jaitsierak zituena, eta bertan aritu ziren nor baino nor gehiago parte hartu zuten  63 lagunek.

Mikel Azkoiti Tanco, Otsagabiakoa eta Irati Salazar klubeko korrikalaria, nagusitu zen amaiera estua izan zuen gizonezkoen lehian, garaipena esprintean erabaki zelarik azken zuzengunean. Azkenik, Azkoitik Eduardo Esteban gainditu zuen, Yelko Pardiñas, Iruñean bizi den galiziarrarekin batera, lasterketaren burua konpartitu ondoren hasieratik. Azken honek metro batzuk galdu zituen azken jaitsieran, eta hirugarren amaitu zuen, eta Alberto Azparren (Txurregi) izan zen laugarren.

Gauzak horrela, otsagabiarrak lasterketa honen lehenengo marka ezarri zuen: 26 minutu eta 43 segundo.

Emakumezkoetan berriz, Naiara Irigoien (A4xKm-ko mendi lasterketetan espezialista eta snowrunningeko Espainiako txapelduna eta mundialista) izan zen lehena helmugaratzen, lasterketaren lehen metroetatik jaun eta jabe izan zelarik. 29 minutu eta 59 segundoko marka ezarrita, hemendik aurrera ondu beharreko aurreneko erregistroa ezarri zuen burlatarrak. Atzetik, bigarren Laura Sanz eta hirugarren Paula Leoz iruindarrak sailkatu ziren, hurrenez hurren.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Mikel Azkoiti Tanco C.D. Irati_Salazar Otxagabia  0:26:43

2 Eduardo Esteban Garcia Independientea  Zizur Nagusia 0:26:46

3 Yelko Pardiñas Garcia Independientea  Iruñea 0:26:51

4 Alberto Azparren Telleria CCM Txurregi  Aibar 0:26:53

5 Marcos Hualde Algarra CD Irati_Salazar  Otxagabia  0:27:38

6 Miguel Angel Hernandez Arroyo  Independientea  Peralta 0:28:05

7 Bittor Balda Irurozki  CCM Txurregi  Irunberri 0:28:12

8 Oscar Primo Huarte  CD Ardoi  Irunberri   0:28:16

9 Eñaut Armendariz Huerta  CCM Txurregi  Irunberri   0:29:28

10 Gorka Indurain Gaston  Independientea  Irunberri  0:29:32

Emakumezkoak

1 Naiara Irigoien Indabe  A_4_x_Km  Burlata   0:29:59

2 Laura Sanz Garaialde  Independientea   Iruñea   0:34:46

3 Paula Leoz Zoco  CD Navarra  Iruñea   0:35:41

4 Andrea Martinez Vazquez  CD Ardoi   Zangotza  0:36:29

5 Aitziber Larrion Aenar  Alsasuko_Mendigoizaleak   Araia 0:38:58

6 Maite Ares Souto  Hiru Herri AT  Huarte  0:39:15

7 Maite Latasa Sola Independientea   Noain 0:41:35

8 Leonor Arellano Olloki  Independientea  Esquiroz de Galar  0:41:39

9 Eloisa Izko Larrañeta  Independientea   Sarriguren  0:47:04

10 Lourdes Inocencio Pinto  Independientea   Errenteria  0:49:48

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!