Argazkia: baskonia.com
Endesa Ligako etxeko 14. garaipena jarraian amaieraraino borrokatu ondoren, Eurocupeko txapelduna 101 eta 97 mendean hartu zuen Baskoniak luzapenean, beste astebetez sailkapenaren gorenean mantentzeko.
Partida zaila joan zen uneoro baina Markus Howardek, luzapenean lortutako hiruko batek eman zion garaipena talde arabarrari. Bost jokalarik gainditu zuten hamar puntuko balorazioa eta 18 puntu, 9 errebote eta 29-ko balorazioarekin, Matt Costello izan zen neurketako MVP-a.
Lehen minutuetan puntu gutxi ikusi ziren eta azkenean, lehen laurdena Kanaria Handiak irabazi zuen (19-20). Jaka Lakovicen gizonek diferentzia handitzea lortu zuten jarraian (24-30), baina gasteiztarrak suspertu egin ziren eta aldageletara aurretik iritsi zen Baskonia (45-43).
Atsedenalditik bueltan indartsu atera ziren kanariarrak eta azken laurdenera aurretik iritsi ziren (73-76). Azken laurdenaren hasieran aurretik jarri zen Cazoo Baskonia (83-82) baina parekotasunak bere horretan jarraitu zuen eta 91ko berdinketarekin norgehiagoka luzapenera joan zen, bertan gasteiztarrak nagusitu zirelarik.
Kanaria Handia 101 eta 97-ko markagailuarekin mendean hartu ondoren beraz, Baskoniak klubaren errekor berri bat ezarri du Endesa Ligako 9 norgehiagoketan 100 puntuak gaindituz.
Hurrengo partidetan gainditu du langa hau:
Cazoo Baskonia 103 – 89 Unicaja
Cazoo Baskonia 107 – 103 Betis
Cazoo Baskonia 102 – 73 UCAM Murtzia
Cazoo Baskonia 102 – 88 Carplus Fuenlabrada
Cazoo Baskonia 105 – 81 Coviran Granada
Cazoo Baskonia 107 – 92 Baxi Manresa
Cazoo Baskonia 110 – 94 Monbus Obradoiro
Carplus Fuenlabrada 93 – 112 Cazoo Baskonia
Cazoo Baskonia 101 – 97 Kanaria Handia
Zifra hauekin, 88-89 denboraldiaz geroztik indarrean zegoen errekorra gainditu dute, izan ere, urte horretan, 8 aldiz gainditu zen 100 puntuko marka.
0 Comments