Kristin Harila eta Tenjen Sherpak hamalau zortzimilakoen errekorra ondu dute

2023.07.31 | EHKM, Emakumeak, Errekor mundialak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendia

Hamalau zortzimilakoak hiru hilabete eta egun batean igo dituzte, Nirmal Purja nepaldarrak zuen sei hilabeteko errekorra hautsiz

Argazkia: @KristinHARILA

 

Joan den apirilean Kristin Harila alpinista norvegiarrak iragarri zuen Himalaiako eta Karakorumeko hamalau zortzimilakoak hiru hilabetean igo nahi zituela, Tenjen Sherparekin batera, eta haien helburua erdietsi berri dute, azkenean hiru hilabete eta egun bat behar izan dituztelarik erronka hori biribiltzeko, Nirmal Purja nepaldarrak zuen errekorra (sei hilabete) birrinduz.

Gogoratu behar dugu Harila iaz Purjaren errekorra ontzeko zorian egon zela. Aurretik zegoen, baina Txinak ez zion baimenik eman Tibetetik eskalatu behar zituen azken bi zortzimilakoetan jarduteko.

Erronka haundi hau betetzeko saiakera apirilaren 26an hasi zen Shisha Pangmarekin. Ondoren, Cho Oyu, Makalu, Kangchenjunga, Everest, Lhotse, Dhaulagiri, Annapurna eta Manaslu sinatu zituzren. Datu bat: Everest eta Lhotse egun berean (maiatzaren 23an) igo zituzten.

Behin Himalaiako zortzimilako guztiak patrikan zituztela, Pakistanekoak jorratzera pasatu ziren. Nanga Parbat lehena izan zen ekainaren 26an, hilabete honetan, berriz, G II, G I, Broad Peak eta K2 lortu dituztelarik.

Aurreko errekorraren jabeak, Nirmal Purjak, Nepalen jaiotako britainiar hiritarrak, 14 tontor altuenak igo zituen 189 egunetan 2019an baina orain Kristin Harila (37 urte) alpinista norvegiarrak eta Tenjen Sherpa bere gidari nepaldarrak 97 egunetan gainditu dute bere marka.

Bestalde, azpimarratzekoa da ere, Nima Rinji 17 urteko sherpa nepaldarra K2ko gailurrera iritsi den munduko eskalatzailerik gazteena bihurtu zela. Ostegunean K2a eskalatu zuen 20 kideko talde bateko kidea zen Rinji.

Kristin Harila eta Tenjen Sherparen zortzimilakoak 2023an

Shisha Pangma (apirilaren 26an)

Cho Oyu (maiatzaren 3an)

Makalu (maiatzaren 13an)

Kangchenjunga (maiatzak 18)

Everest (maiatzaren 23an)

Lhotse (maiatzaren 23an)

Dhaulagiri (maiatzaren 29an)

Annapurna (ekainak 5)

Manaslu (ekainaren 10ean)

Nanga Parbat (ekainak 26)

Gasherbrum II (uztailak 15)

Gasherbrum I (uztailak 18)

Broad Peak (uztailak 23)

K2 (uztailaren 27an)

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!