Lizuniagako Igoeraren errekorrak indarrean jarraitzen dute

2022.11.7 | EHKM, Mendi lasterketak

Aurtengo irabazleak, Valentin Lamolère azkaindarra eta Cristina Arbues igantziarra, errekorretatik urrun ibili ziren

Argazkia: erran.eus

 

Duela bi aste, urriaren 22an, lehiatu zen Beran Lizuniagako Igoeraren 41. edizioan 61 korrikalarik parte hartu zuten, azkenean Valentin Lamolère eta Cristina Arbues naguzitu zirelarik.

Gure Txokoa elkarteak antolatu zuen lasterketa arratsaldeko 17:00etan abiatu zen Eztegara pilotalekutik Lizuniagaraino joateko. 4,9 kilometroko igoera izan zen, %6,6ko banaz besteko maldarekin.

Gizonezkoetan, Valentin Lamolère azkaindarrak 17 minutu eta 19 segundo behar izan zituen proba burutzeko. Irabazlearen ondotik, bigarren sailkatu zen Aritz Garin gipuzkoarra (17’39”)  eta lehiarik estuena podiumeko hirugarren koskarako izan zuten Beste Iruña taldeko Joseba Elizagoien narbartearrak eta Gwendal Larqué beratarrak. Azkenean, segundo bakarragatik nagusitu zitzaion Elizagoien (17’50”) Larquéri (17’51”).

Emakumezkoetan aldiz, Cristina Arbues igantziarra izan zen azkarrena, 23 minutu eta 50 segundoko denborarekin.  bigarren izan zen Berako Nahia Iturria (26’08”) eta hirugarren Berako Jone Olaetxea (26’35”).

Bi garaileek errekorretik urrun ibili ziren ordea. Gizonezkoena Chakib Lagchar-ek egin zuen 2019an (15’55”), lehen aldiz 16 minututik jeitsita. Emakumezkoetan, 1995ean Maika Ariztegi iturendarrak zuen errekorra (20’18”) joan den urtean birrindu zuen Majida Maayoufek, 18 minutu eta 30 segundoko markarekin.

Ariztegik mantentzen duen errekorra garaipen kopuruarena da, 16 aldiz irabazi baitu Lizuniagako igoera. Nabarmentzekoa da ere Batista Telletxea beratarrak edizio guztietan parte hartu duela.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

  1. LAMOLÈRE Valentin 0:17:19
  2. ARITZ Garin 0:17:39
  3. ELIZAGOYEN Joseba 0:17:50
  4. LARQUÉ SANJURJO 0:17:51
  5. LAPORTE Jérémy 0:18:50

Emakumezkoak

  1. ARBUES ROSIQUE Cristina 0:23:50   
  2. ITURRIA Nahia 0:26:08
  3. OLAETXEA Jone 0:26:35
  4. TERESA Igoa Dozagarat 0:27:02
  5. JORAJURIA Amaia 0:27:27

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!