Maite Maiora, Hiru Haundiak lasterketako errekorduna

2022.04.25 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Iazko urrian 40 minututan hobetu zuen Silvia Triguerosek 2014an ezarritako marka

Argazkiahiruhaundiak.com

 

2021eko urriaren 9an, larunbata, hasi zen XXII. Hiru Haundiak mendi lasterketako edizioa, 00.00etan zehazki, 875 lagunen partehartzearekin.

Emakumezkoetan Maite Maiora mendaroarra izan zen irabazlea 12:09:39ko denboran helmugaratuta (bosgarren postu absolutuan), bidenabar emakume batek egindako markarik onena hautsi zuelarik, 40 minututan hobetu baitzuen Silvia Triguerosek 2014an ezarritakoa (12:48:22). Bigarren, Oihane Perez bizkaitarra heldu zen (15:21:39), eta Janire Fernandez de Olano arabarrak osatu zuen podiuma (16: 10:00).

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 MAITE MAIORA ELIZONDO  12:09:39 

2 OIHANE PEREZ REGUERA  15:21:39

3 JANIRE FERNANDEZ DE OLANO 16:10:07

4 ELIXABETE URSUA ELIZAZU  16:27:49

5 JOANNA PAWELCZAK   17:33:08

Hiru Handiak mendi-lasterketa

Hiru Haundiak mendiko iraupen-lasterketa erreferentea da Euskal Herrian, Sociedad Excursionista Manuel Iradierren eskutik antolatuta 1987. urtetik, estatu mailan proba aitzindaria delarik.

Euskal medietako gailur nabarmenenak bateratzen ditu ibilbide berdinean: Gorbea (Araba) 1481m, Anboto (Bizkaia) 1331m eta Aizkorri (Gipuzkoa) 1523m. Gailur bakoitza erkidegoko probintzia bati dagokio eta bakoitza parke natural batean kokatuta dago. Ibilbidea 101km dira, 10.000m baino gehiagoko desnibelarekin eta 24 ordu gehienez erronka betetzeko.

10 urtetan zehar, 1987tik 1996ra, proba urtero antolatu izan da eta hortik aurrera, bi urtetan behin: 1998, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010… 2020. Urtetik aurrera alabaina, lasterketa berriro urtero antolatzeko erabakia hartu zen.

2000, 2002 eta 2004. urteetan, ibilaldiarekin batera, hiru etapatan banatuta zegoen lasterketa bat ospatu egin zen. 2006. urteko edizioan, ibilaldia eta lasteketa bateratu egin ziren, partaide denak modu berean parte hartuz, gutxieneko denborarik gabe eta 24 orduko gehienezko denborarekin.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!