Maria Ordoñezek errekor berria ezarri du Larruneko mendi lasterketan

2023.05.5 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Korrikalari nafarrak 42:08ko denboran osatu zuen 4,4 kilometroko ibilbidea, Maider Fraileren eskuetan zegoen marka (42:49) hautsiz

Argazkia: defidelarhune.weebly.com

 

Pasa den larunbatean, apirilak 29, arratsalde partean, banakako erloju-kontrakoaren modalitateko lasterketa lehiatu zen Azkainen, A.S. Ascain Elgarrekin Demokrazisme klubak antolatuta.

Azkainetik abiatuta, Larrun mendiaren gailurrera iritsi behar ziren korrikalariak, 4,4 kilometro eta 850 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatuz. Harriak, belarra eta lurra dituen bidezidor batetik doa lasterketa, malda erregular batetik, eta amaieran % 30eko arrapalak ditu.

2009an sortu zen lasterketa, eta helburua Larruneko kremailera-trena baino azkarrago igotzea zen, hark 35 minutu erabiltzen baititu. 2016ra arte, ibilbidea desberdina zen, pixka bat laburragoa, 4,1 kilometrokoa, eta Oier Ariznabarretak (30:14) eta Adelaide Pantheonek (38:20) dituzte orduko errekorrak.

2017tik ordea, 4,4 kilometroko ibilbidea dauka probak, zeinean gizonezkoen errekorra Didier Zagok (31:44) du eta emakumezkoena Maider Fraileren eskuetan zegoen orainarte (42:49).

Larunbatean 194 mendizale sailkatu ziren (33 emakume), azkenean Vicent Loustauk eta Maria Ordóñezek iazko garaipena errepikatu zutelarik. Garaipenarekin konformatu ez, eta lasterkari nafarrak probako errekorra hobetu zuen, 42:08an utziz.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

  1. ORDONEZ MARINA Maria Txurregi 0:42:08  
  2. OUDET Emeline Esclops d’azun 0:44:18
  3. GRANGE-PAUL Aurélie Esclops 0:44:19
  4. LEVRON Alice Esclops d’azun   0:45:25
  5. LANNE Justine Esclops d’azun 0:45:37
  6. ZABALETA Maite Gaikar-zortzietakoak k.e. 0:46:05
  7. COMBARIEU Maud Globetrailers 0:46:46
  8. MARINO TORRADO Rebeca Mallorcatrail 0:46:54
  9. IRENE Iturria Alpino uzturre 0:48:54
  10. LACASTE Pauline 0:50:12

Gizonezkoak

  1. LOUSTAU Vincent Team vibram 0:33:33      
  2. MACIAS CIPRIAIN Xabier Hiru herri 0:34:28
  3. MARGARIT SOLE Jan Esclops d’azun 0:35:02
  4. ROBERT Loic Esclops d’azun 0:35:20
  5. BEUNZA IRAIZOZ Mikel Txurregi 0:35:53
  6. VAQUERO Christopher Club olympique bayonnais 0:37:03
  7. MACIAS CIPRIAIN Iñigo G.m. angiluerreka 0:37:19
  8. BUCCIARELLI Hugo Rrunning pau 0:37:28
  9. ZABALA ZAMALLOA Jokin Pozik sport 0:37:33
  10. BERTRAND Thibaut Txurregi 0:38:00

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!