Marka berriak ezarri dira Apellanizko Izki Trailaren bigarren edizioan

2023.08.1 | Errekorrak

Iragan larunbatean lehiaturiko proban, Dani Lopez de Mendiguren eta Oihana Kortazar nagusitu ziren, 1:39:28 eta 1:47:00 denborarekin, hurrenez hurren

Argazkia: izkitrail.com

 

Pasa den larunbatean, uztailak 29, Arabako Arraia-Maestu udalerrian kokatuta dagoen Apellanizko Izki Trailaren II. edizioa ospatu zen. 21 kilometroko lasterketa hau Izkiko parke naturaletik igarotzen da, 763 metroko igoera metatuarekin eta 990 metroko gehieneko altuerarekin.

Ibilbidea San Kristobal haitzaren oinetan hasten da eta Izki mendilerroko paraje ederretatik igarotzen da, Arabako hego-ekialdean. Ibilbidearen %90a mendi-bidezidorretan egiten da, orotara 3 tontorretara igoz (San Cristobal, San Justi eta Ipurtika).

Goizeko 9:00etan eman zitzaion hasiera probari Gerardo Lopez de Gereñu plazatik eta Apellaniztik irten bezain laster, Izki aldera abiatu ziren korrikalariak pista-bidetik, Arregi piezatik, lehenengo gailurrera igoz, Ipurtika. Presan behera jaitsi, eta gaztainondoen eremutik gora jo zuten ondoren, eskalada maite dutenen paradisura, Apellanizko haitzetara. Jarraian, San Kristobal gailurrera igo ziren eta Postariaren Bide famatutik jaitsi.

Izki parke naturalaren ikuspegi ikusgarria duen lursail batetik aurrera eginez, lasterketaren azken gailurreraino iritsi ziren, San Justi. Berriro ere Apellanizerantz jo zuten, Txarabitana bidezidorraren ikuspegi ikusgarrietan barrena, helmugara ailegatu arte.

Guztira 132 gizon eta 31 emakume sailkatu ziren, zeintzuen artean azkarrenak Dani Lopez de Mendiguren (1:39:28 ) eta Oihana Kortazar (1:47:00) izan ziren. Iaz, Pablo Gonzalez eta Oihane Sarasketa nagusitu ziren, 1:40:20 eta 1:59:27ko denborarekin, hurrenez hurren.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 Oihana Kortazar   Mutriku   1:47:00

2 Andrea Garay  Gasteiz   2:03:43

3 Ania Hernandez  Gasteiz   2:11:38

4 Irantzu Txintretru  Gasteiz  2:16:27

Gizonezkoak

1 Dani Lopez de Mendiguren  Ullibarri  1:39:28

2 Eki Imaz Agurain  Agurain  1:45:56

3 Beñat Aldalur  Azpeitia  1:46:30

4 Iban Buceta   Gasteiz  1:47:25

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!