Martin Iriondo da 1500 metroko errekordun berria, 18 urtez azpikoetan

2023.02.21 | Atletismoa, EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

Kamel Ziani Orioko atletismo taldeko lasterkariak pista estaliko errekor berria ezarri zuen bere kategorian, 3:58.70ko denborarekin

Argazkia: RFEA

 

Iragan asteburuan lehiatu ziren Pista Estaliko Euskadiko 16, 18 eta 20 urtez azpikoen Txapelketak Donostiako Anoetako Belodromoan.

Larunbat atsaldean jokaturiko gizonezkoen 18 urtez azpikoen 1500 metroen finalean, goizean 800 urtez azpikoen txapela bereganatutako Sunahi Huegunek Martin Iriondori mesedea egin zion, lasterketari erritmo bizia ezarriz hasieratik. 17 urte bete berriak dituen Iriondo faborito nagusia zen eta baieztatu egin zuen, 3:58.70ko denborarekin garaipena lortuz, 2023ko Gipuzkoako ranking orokorrean bigarren erregistrorik onena erdietsiz, eta gainera marka horrekin 18 urtez azpikoen Euskal Herriko errekor berria ezarriz (bere aurreko marka 4:03.55koa zen, 2022ko urtarrilaren 18koa).

Kamel Ziani berak eta Aitor Rubiok entrenatzen duten Kamel Ziani Orioko atletismo taldeko lasterkariaren atzetik, bigarren Iker Ibarguen helmugaratu zen, hirugarren Jon Naldaiz, laugarren Beñat Fernandez eta bosgarren Unax Armendariz, guztiek haien marka pertsonalak hobetuta.

Lasterketaren hasieran protagonista izandako Sunahi Huegunek bertan behera utzi zuen proba, baina azpimarratu behar dena da aurretik 800 metrotan Gipuzkoako errekor berria ezarrita zuela 1:57:23 denborarekin, 1993. urtetik Javier Saavedrak zuen errekorra hautsiz.

SAILKAPENA

1 Martin Iriondo Lizaso (2006-2-9) Orioko Kamal Ziani AK  3:58.70

2 Iker Ibarguen Rodriguez (2006-8-19) Super Amara BAT  4:03.02

3 Jon Naldaiz Azkona (2006-2-1) Txindoki AT  4:04.56

4 Beñat Fernandez Elizegi (2006-2-9) Tolosa FC  4:08.53

5 Unax Armendariz Alcala (2006-2-11) Tolosa CF 4:08.72

6 Urko Etxebeste garin (2007-11-28) Txindoki AT  4:11.76

7 Anwar El Hassouni Benaissa (2006-1-27) Independientea 4:16.01

8 Oier Arruti Jimenez (2007-12-13) CD Hernani 4:19.78

9 Adur Ugartemendia Barreto (2006-7-11) Super Amara BAT  4:24.20

10 Nizar Ziani El Kattoumi (2007-7-9) Orioko Kamal Ziani AK  4:25.37

11 Ugaitz Garcia Ruiz (2007-4-19) CD Eibar  4:26.20

12 Unax Aranburu Eleta (2006-9-22)  Super Amara BAT  4:28.58

13 Iker Fidalgo Sebastian (2007-9-1) Bidezabal Durango AT  4:32.88

 

  • Sunahi Huegun Arruti  Orioko Kamal Ziani AK (2006-11-28) Bertan behera

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!