Mattin Zubeldiak bere adinekoen errekor berria ezarri du bizkar estiloko 100 metroko proban

2022.12.4 | EHKM, Errrekor berria, Gizonak, Igeriketa

Orainarteko errekorra berea zen ere, pasa den uztailaren 3an 56.61ko denbora egin baitzuen Tolosan, 2017ko urriaren 21ean Aitor Sastrek egindako 57.18ko marka ondu zuelarik orduko hartan

Argazkia: eif-fvn.org

 

Pasa den asteburuan, azaroaren 26 eta 27an, kluben arteko Euskal Herriko Kopa ospatu zen Usabalen, Tolosan. Emakumezkoei dagokienez, Bidasoa XXI nagusitu zen, eta gizonezkoei dagokienez, Tolosaldea izan zen podiumeko mailarik gorenera igo zena. Sailkapen bateratuan berriz, Bidasoa XXI izan zen talde irabazlea.

Aurtengo txapelketan, orain arteko emaitzarik onenak lortu zituen Tolosaldea IKT igeriketa taldeak, etxeko taldeak, bigarren postua lortu baitzuen sailkapen orokorrean lehen aldiz, iaz lortutako hirugarrenetik koska bat igoz. Mutiletan iaz lehen aldiz lortutako lehen postua berretsi zuten, eta nesketan hirugarren postua lortu zuten, iazko posizio bera ere.

Taldeko 24 igerilarik parte hartu zuten lehian. Horien artean, marka nabarmen batzuk egin zituzten taldeko bi igerilarik: Nahia Garrido Malvar eta Mattin Zubeldia Oteiza. Garridok 100 metro bizkarrean 59,46ko marka egin zuen, Euskal Herriko errekor absolutua eginez, eta proba berean, Mattin Zubeldiak 55,41ko marka egin zuen, Euskal Herriko 15 urtekoen errekorra apurtuz.

Maila handiko marka da Zubeldiarena, izan ere, bikain aritu zen igelari gaztea, aurreneko 50 metroak 27.48ko denboran eginda eta azkenekoak 27.93 segundutan osatuta, guztira 663 puntu batu zituelarik.

Orainarteko errekorra berea zen ere, pasa den uztailaren 3an 56.61ko denbora egin baitzuen Tolosan, 2017ko urriaren 21ean Aitor Sastrek egindako 57.18ko marka ondu zuelarik orduko hartan.

Probaren sailkapena

  1. ZUBELDIA OTEIZA Mattin 07 Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 55.41
  2. MUGIKA BIKUNA Ion 94 C.D.N. Bidasoa Xxi 55.61
  3. ARRUE MELO Mikel 02 C.N. Judizmendi 57.87
  4. GARCIA DE ALBENIZ IRISO Unax 05 C.N. Judizmendi 58.27
  5. SOTES SENOSIAIN Garai 01 Amaya C.D. 58.45
  6. ECEIZA AGIRRE Imanol 95 Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 58.61
  7. ZUBILLAGA LOPEZ Marcos 05 Anaitasuna Sdcr 58.82
  8. ISASA GALARZA Ibai 07 C.D.N. Bidasoa Xxi 58.94
  9. SIMON ARAGON Marcos 04 Anaitasuna Sdcr 59.25
  10. BERMEJO HOCES Asier 05 C.N. Santurtzi 59.42
  11. RODRIGUEZ PENA Alejandro 92 Amaya C.D. 59.66
  12. CAMBA LOZANO Javier 01 C.N. Santurtzi 1:00.52
  13. CIFRIAN ARRECHEA Pablo 98 Sopela Igeriketa Swim 1:02.02
  14. AXPE ZUBIAGA Ager 02 Sopela Igeriketa Swim 1:03.62
  15. ZARRAGA IRURETA Gorka 07 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 1:04.53
  16. CABEZON ESPADA Hodei 08 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 1:09.19

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!