Argazkia: Idiazabalgo Udala
Aitor Mimenza eta Nerea Vecillas izan dira 42. Idiazabalgo Kroseko garaileak, non guztira 646 parte hartzaile izan ziren aurtengo edizioan, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorriak.
Otsaila iritsi eta San Blas Jaien bueltan urtero Idiazabalgo Herri Krosa antolatzen dute eta azken urteetako geldialdiaren ondoren, parte hartzaile kopurua oso nabarmen igo da aurtengo proban, goizeko 12:00etan abiatu zena.
Honakoan, lehen aldia izan da irabazlea errepikatu dena 2010az geroztik, izan ere, urtero korrikalari desberdin bat izan da lasterketa buru, baina aurtengoan, Aitor Mimenzak bigarren aldiz irabazi du Idiazabalgo Herri Krosa.
Elorrioko Aitor Mimenza 32:15eko denborarekin gailendu zitzaion Unai Ibarra arrasatearrari (32:16), oso amaiera estuan. Ia minutu batera (33:10) Angel Iglesias lazkaotarra helmugaratu zen, podiuma osatuz.
Emakumezkoen artean, aldiz, Diana Vecillas gasteiztarra (38:56) izan zen sailkatutako 135 emakumeetatik lehena. Bigarren izan zen Maria Navascues (Tolosa) 39:40ko denborarekin eta hirugarren sailkatu zen beste gasteiztar bat, Ruth Brito (40:47).
Hala ere, Urko Herran (30:53) eta Maria Ordoñezen (37:22) errekorrak, iaz lortutakoak, bere horretan mantentzen dira oraindik.
SAILKAPENA
Gizonezkoak:
1 Aitor Mimenza Castillo
2 Unai Ibarra Gallardo
3 Angel Vazquez Iglesias
Emakumezkoak:
1 Diana Vecillas Sampedro
2 Maria Navascues Dominguez
3 Ruth Brito Curbelo
Beteranoak:
Gizonezkoak:
Josu Apraiz Etxezarraga
Raul Audikana Arrese
Joseba Jauregi Leunda
Emakumezkoak:
Itziar Ibarbia Urtutia
Miren Josune Bikuña Zubia
Lourdes Colomo Artola
Herritarrak:
Gizonezkoak:
Xabier Sanchez Elorza
Josu Urrestarazu Garcia
Jon Maiztegi
Emakumezkoak:
Maialen Urbizu Garmendia
Irati Unanue Telleria
Ioana Prados Alustiza
Beteranoak: Jon Andoni Jaular Gabarain eta Ane Dorronsoro Imaz
0 Comments