Mimenza eta Vecillas azkarrenak Idiazabalgo Herri Krosaren 42. edizioan

2023.01.31 | EHKM, Errekorrak, Lasterketak, Markak

Urko Herran (30:53) eta Maria Ordoñezen (37:22) errekorrak, iaz lortutakoak, bere horretan mantentzen dira oraindik

Argazkia: Idiazabalgo Udala

 

Aitor Mimenza eta Nerea Vecillas izan dira 42. Idiazabalgo Kroseko garaileak, non guztira 646 parte hartzaile izan ziren aurtengo edizioan, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorriak.

Otsaila iritsi eta San Blas Jaien bueltan urtero Idiazabalgo Herri Krosa antolatzen dute eta azken urteetako geldialdiaren ondoren, parte hartzaile kopurua oso nabarmen igo da aurtengo proban, goizeko 12:00etan abiatu zena.

Honakoan, lehen aldia izan da irabazlea errepikatu dena 2010az geroztik, izan ere, urtero korrikalari desberdin bat izan da lasterketa buru, baina aurtengoan, Aitor Mimenzak bigarren aldiz irabazi du Idiazabalgo Herri Krosa.

Elorrioko Aitor Mimenza 32:15eko denborarekin gailendu zitzaion Unai Ibarra arrasatearrari (32:16), oso amaiera estuan. Ia minutu batera (33:10) Angel Iglesias lazkaotarra helmugaratu zen, podiuma osatuz.

Emakumezkoen artean, aldiz, Diana Vecillas gasteiztarra (38:56) izan zen sailkatutako 135 emakumeetatik lehena. Bigarren izan zen Maria Navascues (Tolosa) 39:40ko denborarekin eta hirugarren sailkatu zen beste gasteiztar bat, Ruth Brito (40:47).

Hala ere, Urko Herran (30:53) eta Maria Ordoñezen (37:22) errekorrak, iaz lortutakoak, bere horretan mantentzen dira oraindik.

SAILKAPENA

Gizonezkoak:

1 Aitor Mimenza Castillo

2 Unai Ibarra Gallardo

3 Angel Vazquez Iglesias

Emakumezkoak:

1 Diana Vecillas Sampedro

2 Maria Navascues Dominguez

3 Ruth Brito Curbelo

Beteranoak:

Gizonezkoak:

Josu Apraiz Etxezarraga

Raul Audikana Arrese

Joseba Jauregi Leunda

Emakumezkoak:

Itziar Ibarbia Urtutia

Miren Josune Bikuña Zubia

Lourdes Colomo Artola

Herritarrak:

Gizonezkoak:

Xabier Sanchez Elorza

Josu Urrestarazu Garcia

Jon Maiztegi

Emakumezkoak:

Maialen Urbizu Garmendia

Irati Unanue Telleria

Ioana Prados Alustiza

Beteranoak: Jon Andoni Jaular Gabarain eta Ane Dorronsoro Imaz

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!