Nahia Garridok maila absolutoko zein 15 urtez azpikoen Euskal Herriko errekorra hautsi du, bizkar igeriketako 100 metrotan

2022.11.30 | EHKM, Errrekor berria, Igeriketa

Igerilari urretxuarrak, 59.46ko denborarekin aurreko erregistroak ondu zituen, asteburuan Usabalen lehiaturiko Euskal Herriko Kluben Kopan

Argazkia: Otamotz.eus

 

Asteburu honetan, azaroaren 26 eta 27an, kluben arteko Euskal Herriko Kopa ospatu da Usabalen, Tolosan. Goizeko saioak 10:00etan izan ziren eta arratsaldeko saioak 17:00etan, eta beroketak 8: 30ean eta 15:30ean.

Emakumezkoei dagokienez, Bidasoa XXI nagusitu da, eta gizonezkoei dagokienez, Tolosaldea izan da podiumeko mailarik gorenera igo dena. Sailkapen bateratuan berriz, Bidasoa XXI izan zen talde irabazlea.

Baina garaipenez haratago, lehiaketak utzi duen albisterik garrantzitsuena Nahia Garrido Malvarrek bere adinekoen zein Euskal Herriko marka absolutoa hautsi izana da, bizkar igeriketako 100 metroko proban, hain zuzen ere.

Igerilari urretxuarrak igande honetan erdietsi zuen errekorra, 59.46ko denborarekin, Euskal Herriko kluben Koparen barruan goizeko 10:00etan Tolosan jokaturiko proban.

Bertan, aurreneko 50 metroak 28.74ko denboran osatu zituen eta azkeneko 50ak berriz 30.72tan egin zituen, guztira 59.46ko marka bikaina ezarriz. Aurreko errekor absolutoa Ane Sasetak 2018an Sabadellen lorturikoa zen, 59.66 denborarekin.

Nahia Garridok 15 urte ditu eta junior mailako lehen urtean dago, baina maila absolutuko marka dotoreak egiten ari da. Azkeneko erregistro honen garrantzia ulertzeko, kontutan hartu behar da Europako egungo junior mailako sailkapenean lehenengo postuan jarriko litzatekeela asteburuan lortutako marka horrekin.

Probaren sailkapena honakoa izan zen:

  1. GARRIDO MALVAR Nahia 07 Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 59.46
  2. HERNANDEZ IBARZABAL Ane 04 C.D.N. Bidasoa Xxi 1:05.69
  3. ALBA MARTÍNEZ DE ANTOÑANA U. 04 C.N. Judizmendi 1:06.20
  4. GALZACORTA DOMINGUEZ L. 07 C.D.N. Bidasoa Xxi 1:07.33
  5. URIGOITIA SAN ROMAN Uxue 06 C.N. Menditxo 1:07.35
  6. MATEO SICILIA Laia 06 C.N. Judizmendi 1:08.26
  7. ARIAS CASADO Oihane 04 C.N. Santurtzi 1:08.41
  8. GARATE BEROIZ Leire 08 Amaya C.D. 1:09.04
  9. FERNANDEZ DIOSDADO Haizea05 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 1:09.23
  10. RUIZ MARTIN Maria 05 Anaitasuna Sdcr 1:09.58
  11. URIZAR LOYARTE Enara 09 Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 1:09.87
  12. ECHEVERRIA BENIFAYO Naroa07 Anaitasuna Sdcr 1:09.98
  13. FERNANDEZ REGIDOR Maialen04 C.N. Santurtzi 1:10.07
  14. ZHOU CHEN Amaya 08 Amaya C.D. 1:10.99
  15. MONJE OZAETA Maialen 07 C.N. Menditxo 1:11.24
  16. ITUIÑO OSTOLOZAGA Aiara 08 Getxo Igeriketa Bolue K.E. 1:13.82

Bizkar estiloko 100 metrotan, orainarte Nahiak zituen erregistrorik onenak honakoak ziren, betiere 15 urtekoen kategorian:

-25 metroko igerilekuan: 1:00.48 2022/07/10 Galdakao

-50 metroko igerilekuan: 1:02.27 2022/07/29 Banská Bystrica

Etorkizuneko erronkei begira, aste honetan bertan Herbeheretara joango da Nahia Garrido, Rotterdam hiriko nazioarteko proban parte hartzera. Tolosaldea IKT taldeko igerilari urretxuarrak bizkar igeriketako 50, 100 eta 200 metroko probetan, tximeleta igeriketako 50 eta 100 metroko probetan eta estiloetako 200 metroko proban parte hartuko du.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!