Nahia Garridok ez du mugarik

2022.12.18 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Igeriketa

Igerilari urretxuarrak bizkar igeriketako 100 metroko proban maila absolutuko zein bere adinekoen errekorra hautsi du berriro eta 50 metroko proban 15 urtez azpikoen marka hobetu du

Argazkia: otamotz.eus

 

Nahia Garridoren bilakaera geldiezina da. Berarekin elkarrizketa burutu eta gutxira igerilari urretxuarrak bi zilarrezko domina lortu ditu bizkar igeriketako 100 metroko eta 50 metroko probetan, Sabadell-en (Herrialde Katalanak) jokatzen ari den igerileku motzeko Espainiako txapelketa absolutuan eta guztira Euskal Herriko hiru errekor hautsi ditu.

100 metroko proba ostiral arratsaldean lehiatu zen eta bertan Mireia Pradell nagusitu zen, 59.18ko denbora eginda eta 797 puntu pilatuta. Bigarren Nahia Garrido izan zen, 59 segundo eta 35 ehuneko markarekin eta 791 puntu batuta. Nahiak aurreneko 25 metroak 13.98ko denboran osatu zituen, 50 metroak 28.84an, 75 metroak 43.94an eta 100 metroak esan bezala, 59.35ko denboran.

Marka horrekin, maila absolutuko zein bere adinekoen Euskal Herriko errekorrak hautsi zituen, pasa den azaroaren amaieran egin bezala, orduko hartan, 59.46ko marka ezarri zuelarik.

SAILKAPENA

  1. PRADELL CARRASCO Mireia 95 C.N. Barcelona 59.18 797
  2. GARRIDO MALVAR Nahia 07 Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 59.35 791
  3. CARRASCO CADENS Emma 05 C.N. Sant Andreu 1:00.20 758
  4. DE BORDONS GARCIA Paloma 96 C.D.N. Inacua Malaga 1:00.46 748
  5. GONZALEZ MIRALLES Paula 04 C.N. Delfin 1:00.90 732

50 metroko proba larunbat goizean izan zen eta honakoan ere Mireia Pradell izan zen irabazlea, 27.31ko denbora eta 792 punturekin. Garrido bigarren sailkatu zen 28 segundo eta lau ehuneko marka eginda eta 731 puntu pilatuta eta hortaz bere adinekoen Euskal Herriko errekorra hautsi zuen. Lehenengo 25 metroak 13.84ko denboran osatu zituen eta azkenekoak 14.20ko denboran.

Maila absolutuko errekorra ordea, oraindik Ane Sasetaren eskuetan dago, 2018ko apirilaren 9an 27.76ko marka ezarri baitzuen, Sabadellen bertan.

SAILKAPENA

  1. PRADELL CARRASCO Mireia 95 C.N. Barcelona 27.31 792
  2. GARRIDO MALVAR Nahia 07 Tolosaldea Usabal Igeri Kirol Taldea 28.04 731
  3. FRIAS MOLINA Tamara 00 R.C.Nautico de Motril 28.21 718
  4. DE BORDONS GARCIA Paloma 96 C.D.N. Inacua Malaga 28.39 705
  5. GUILLAMON NOVO Alba 00 C.N. Sant Andreu 28.52 695

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!