Nahia Miqueleizek 18 urtez azpiko errekorra ezarri du, 100 metro hesidunak proban

2022.07.6 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Jerusalemen jokatzen ari den Europako 18 urtez azpiko txapelketan 13.44ko marka erdietsi zuen, 1997tik Nagore Iraolaren eskuetan zegoen aurreko Euskal Herri mailako errekorra (13.63) hautsiz.

Argazkia: @atletismoRFEA

 

Uztailaren 4tik 7ra Jerusalemen jokatzen ari da 18 urtez azpiko Europako Txapelketa, non Nahia Miqueleiz Lizarraga uhartearrak 100 metro hesidunak proban, 18 urtez azpiko Euskal Herriko errekorra ezarri zuen, 13.44ko markarekin.

Aurreko Euskal Herri mailako errekorra Nagore Iraolaren eskuetan zegoen, 1999. urteko uztailaren 4an lorturikoa Eibarren: 13.63.

100 metro hesidunak probako finalerdia jokatu zen asteartean eta bertan hautsi zuen errekorra 2005. urteko urriaren 5ean jaiotako atletak, bere serieko azkarrena izan zelarik (13,44. +1,5).

Finalean balentria errepikatu zuen eta bosgarren postua eskuratu zuen maila haundia izan zuen lasterketan, hemen ere 13,44ko  (+1,8) denboran zapaldu zuelarik helmuga Hiru Herri atletismo taldeko nafarrak

Nahia Miqueleizek txapelketan zehar lorturiko denborak honakoak dira:

-Atariko probak. Uztailak 4. 13,50 (+3,7)

-Finalerdia. Uztailak 5. 13,44 (+1,5).

-Finala. Uztailak 5: 13,44 (+1,8).

Finalerdiko emaitzak:

1 Nahia MIQUELEIZ  13.44

2 Rebecca SLEZÁKOVÁ  13.49

3 Celeste POLZONETTI  13.50

4 Noor Koekelkoren  13.55

5 Mia Wild  13.67

6 Viktorie Jánská  13.79

7 Eleni-Maria Vidoure  13.92

8 Vasilena Antonova  14.22

Finaleko sailkapena:

1 Mia MCINTOSH GBR 13.05 CR

2 Essi NISKALA FIN 13.29

3 Sofia PIZZATO ITA 13.33

4 Celeste POLZONETTI ITA 13.37

5 Nahia MIQUELEIZ EH 13.44

6 Rebecca SLEZÁKOVÁ SVK 13.44

7 Iman ROKA AUT 13.5

8 Ebba EKLUND SWE 13.55

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!