Nuria Etxegaraik errekorra hobetu du 2.000 metroko oztopo proban

2023.06.12 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

50 urtetik gorako kategorian, Euskal Herriko errekorra ondu zuen, 7.55.6ko marka berria eginda, Estatu mailakoa ere erdietsi zuelarik

Argazkia: DKT

 

Nuria Etxegarai Carbajok Euskal Herriko errekorra hobetu du 2.000 metroko oztopo proban, Master 50 kategorian

 

Durangoko atletismo pistak hitzordu garrantzitsu bi hartu zituen joan zen asteburuan: Euskadiko Master Txapelketa, larunbatean, eta Estatuko Bigarren Mailako kluben arteko txapelketako jardunaldia, igandean. Durango Kirol Taldeko (DKT) Nuria Etxegaraik bietan parte hartu zuen eta emaitza bikainak lortu zituen. Etxegarai Mungiarra da jaiotzez, baina DKT klubarekin Durangon entrenatzeaz gainera, Berrizen lan egiten du.

1973. urteko maiatzaren 28an jaiotako atleta, aurreko larunbatean aritu zen 2.000 metrotako oztopo proban, eta 50 urtetik gorako kategorian Euskal Herriko errekorra hobetu zuen, 7.55.6ko marka berria eginda, Estatu mailako errekorra ere erdietsi zuelarik. Hurrengo egunean, berriz, bigarren geratu zen 3.000 metrotan.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!