Oihana Kortazarrek Angliruko Igoeraren errekorra hautsi du

2022.10.11 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

1.300 metroko desnibela duen 13 kilometroko lasterketa 1:18:16ko denborarekin osatu eta garaipena lortzearekin batera, 19 urtez gainditu gabeko errekorra haustea lortu zuen elgetarrak

Argazkia: Subida al Angliru 2022

 

Mutrikun bizi den elgetarrak asteburuan lehiaturiko Angliruko (Asturias, Espainia) igoera proba irabazi du, emakumezkoen kategorian. 1.300 metroko desnibela duen 13 kilometroko lasterketa 1:18:16ko denborarekin osatu zuen eta garaipena lortzearekin batera, 19 urtez gainditu gabeko errekorra haustea lortu zuen.

Egun distiratsu batean eta parte-hartze bikainarekin, mendiko lasterketetan aditua den Kortazarrek ondo prestatuta joan zela erakutsi zuen, 1:18:16ko denborarekin garaipena eskuratu zuelarik.

Guztira, 340tik gora kirolarik eman zuten izena, korrikalarien, ibiltarien (edozein motatako laguntza erabili zutenak, bastoiak edo patinak) eta txirrindularien artean. Azpimarratzekoa da aurten emakumeen parte-hartzea ehuneko hamabostean igo izana, orotara 60 aritu zirelarik lehian, kategoria ezberdinetan.

Kortazarrek inork berdindu ezin izan zuen erritmo indartsua ezarri zuen hasieratik, 7. kilometroan 33 minutuko denbora bikaina egin zuelarik. Gauzak horrela, inork ez zion itzalik egin eta erabat nagusi izan zen ibilbide osoan zehar, azkenean 1:18:16ko denboran gelditu zuelarik kronoa. Marka horrekin, gipuzkoarrak Milagros Alonso kantabriarrak ezarritako errekora bost segundotan ondu zuen. Bigarren Merche Palacios helmugaratu zen 1:26:47ko denborarekin, eta hirugarren Anna Martinez sailkatu zen (1:28:45).

Askoz lehiatuagoa izan zen gizonezkoen proba. Abdelkader Al Ghamek ederki sufritu behar izan zuen garaipena eskuratzeko, ibilbidearen xehetasunak ez baitzituen ezagutzen. Abiadura bizian hasi bazen ere, azken maldetan sufrikarioa pairatu zuen , eta Cueña les Cabresera iritsita, bidearen zati bat oinez egin behar izan zuen. Horren ondorioz, Alberto eta Juan Bueno Losada anaiek aldea murriztea lortu zuten , azkenean Robertok marokoarrarengandik 22 segundora amaitu zuelarik. Bere anaiak osatu zuen podiuma.

Azkenik, txirrindularitza proba David Mayok irabazi zuen, Alberto Gonzalez eta Victor Serranoren aurretik.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!