Oihana Kortazarrek Arnoko mendi lasterketako errekorra ondu du

2022.06.6 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Mendi lasterketak

Behin baino gehiagotan irabazi izan du proba elgetarrak, baina oraingoan errekor berria ezarri du, 1:47:58ko denbora eginda

Argazkiak: Burumendi Mendizale Elkartea

 

Igande goizean jokatu zen Mutrikun Arnoko mendi lasterketa, 10:00etan hasita. Guztira 88 korrikalarik eman zuten izena, baina 83 abiatu ziren azkenean. Ibilbideko gorabeherak bide, 80 heldu ziren helmugara.

Mutrikun bizi den Oihana Kortazar elgetarra izan zen emakumerik azkarrena, aurretik zegoen errekorra hobetu zuelarik gainera. Behin baino gehiagotan irabazi izan du proba elgetarrak, baina oraingo honetan marka ere ondu zuen, 1:47:58ko denbora eginda.

Bigarren sailkatua, Eneritz Basurko ondarrutarra izan zen 2 ordu, 15 minutu eta 3 segundoko denborarekin, eta Leire Olazabal debarrak osatu zuen podiuma, 2 ordu 18 minutu eta 58 segundotan ibilbidea osatuaz.

SAILKAPENA

1 Oihana Kortazar Aranzeta (Mutriku)  1:47:58

2 Eneritz Basurko Pagoaga (Ondarroa)  2:15:03

3 Leire Olazabal Urzuriaga (Deba)  2:18:58

4 Vanessa Pedrero Salazar (Zumaia)  2:19:19

5 Maider Unanue Arruabarrena (Mutriku)  2:34:20

6 Maider Gorritiberea Astigarraga (Mutriku)  2:44:48

7 Leire Fernandez Beitia (Mutriku)  2:44:49

8 Amaia Esnaola Salegi (Mutriku)  2:45:22

9 Leire Unanue Arruabarrena (Zumaia)  2:46:23

10 Miren Barrueta Jaio (Muxika)  2:46:25

XVI. ARNOKO MENDI LASTERKETA – 2022

  • Data: 2022.ko Ekainak 5
  • Ordua: 10:00tan
  • Irteera eta helmuga: Txurruka Plaza
  • Kilometroak: 22 km.
  • Desnibel metatua: 1.097 metro.
  • Kontrolak: 2 (Arno eta Galdona)
  • Gutxieneko altuera: 12 metro (Mutriku)
  • Gehieneko altuera: 601 metro (Arnoko kurutzea)
  • Ibilbidearen ezaugarriak
    • Asfaltoan 3050 metro
    • Zementozko pistan 1300 metro
    • Mendi bideetan 17650 metro

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!