Onditz Iturbek errekorra egin du Gasteizko maratoi erdian

2023.12.19 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Lasterketak

Igorretarra 1:16.28ko denborarekin helmugaratu zen, 1999an Nieve Zarzak lortutako errekorra (1:17:45) gaindituz

 Argazkia: Media Maraton VG

 

Izena emana zuten 2.940 lagunetatik, 2.580 atletek hartu zuten parte igande honetan Gasteizko Maratoi Erdiaren 45. edizioan, zero azpiko tenperatura baxuek markatutako goiz batean, 21,097 kilometroko lasterketaren gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan. Horrez gain, beste 400 haur eta gaztetxo inguruk korrika egin zuten proba txikian.

Emakumezkoen kategorian, Onditz Iturbe igorretarrak lortu zuen urrezko domina, 2021eko garaipena berretsita. Lasterketa osoan aurretik joan ondoren, probaren erdialdean erritmoa bizkortu zuen, eta 1:16.28ko denborarekin indartsu helmugaratu zen, 1999an Nieve Zarzak lortutako errekorra (1:17:45) gaindituz. Bere atzetik iritsi ziren Barbara Ramon katalana (1:19:49) eta Maria Zorroza bizkaitarra (1:20:14).

Gizonezkoetan berriz, Urko Herran izan zen azkarrena gizonezkoen kategorian, hirugarren aldiz jarraian. LEA La Blanca taldeko atletak konpainia izan zuen 10. kilometrora arte; lasterketaren erdialdetik aurrera, bideari bakarka ekin zion, eta 1:06:28ko denborarekin iritsi zen, iazko bere marka hobetuta. Minutu bat pasatxoko aldearekin iritsi zen Miguel Risco salamancarra (1:07:31). Azkenik, podiuma osatuz, Carles Montllor kataluniarra (1:08:04) heldu zen.

SAILKAPENA

Emakumezkoak

1 ITURBE ARGINZONIZ, Onditz 1:16:34 
2 RAMON SALAMAÑA, Bárbara 1:19:50
3 ZORROZA, Maria 1:20:14
4 CASTROVIEJO BERMEJO, Marta 1:21:45
5 MINTEGUI GONZALEZ, Arrate 1:22:16
6 MEDIERO LOSADA, Andrea 1:23:07
7 SIXTO TATO, Isabel 1:23:13
8 RODRIGUEZ SANCHEZ, Ester 1:23:21
9 CALVO CEANURI, Nerea 1:23:22
10 UNZALU ALDEKOA, Oihane 1:23:52

Gizonezkoak

1 HERRAN AGUILAR, Urko 1:06:29 
2 RISCO BERMEJO, Miguel 1:07:32
3 MONTLLOR VEGAS, Carles 1:08:05
4 PEREZ GARCIA, Javier 1:08:48
5 BUENO LOSADA, Juan 1:08:48
6 BENITO GARCIA, Pablo 1:08:52
7 HURTADO SABATER, Marc 1:09:35
8 BERRIZBEITIA APELLANIZ, Pello 1:10:19
9 FERNANDEZ ACHA, Mikel 1:10:55
10 MARTIN GOMEZ, David 1:11:06

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!