Pierra Mentako euskal posturik onena Axi Alonso eta Asier Labairurentzat

2023.03.16 | EHKM, Markak, Mendi lasterketak, Mendia

Axier Alonso oñatiarrak eta Asier Labauri iruindarrak 30. postuan amaitu dute Alpeetako lasterketa ezagunena, bikote euskaldun batek egindako inoizko markarik onena

Argazkia: Jocelyn Chavy

 

Munduko mendiko eskiko lasterketa entzutetsuenak eskiatzaile onenak batzen ditu urtero, eta joan den asteburuan, Axi Alonso (Oñati, 35 urte) eta Asier Labairu (Iruñea, 26 urte) aurrealdeko multzo horretan lehiatu ziren.

Aurtengo Pierra Menta ez da beste edizio batzuetakoa bezain gogorra izan. Normalean, 10.000 metroko desnibel positiboa gainditzen dute lau egunean, eta aurten 6.000 metro inguru egingo zituzten. Lehenengo bi etapak ederrak izan ziren: lehenengoan elurra egin zuen, baina kondizio onak izan zituzten, haizerik ez –18 kilometro, 2.500 metro positibo– eta bigarren etapan oso eguraldi ona izan zuten –25 kilometro, 2.600 metro positibo–.

Hirugarren etaparen hasieran, baina, euria ari zuen eta hastera zijoanean erabaki zuten antolatzaileek bertan behera uztea. Gauean, berriz, elur mordoa egin zuen, eta elur-jausi arrisku handia zegoen laugarren etapari begira. Hala, han ere ibilbidea egokitu egin zuten, laburtu. Azken etapa hartan 800 metroko desnibel positiboa gainditu zuten.

Edozein kasutan, Axi Alonsok eta Asier Labairuk 30. postuan amaitu zuten Alpeetako lasterketa ezagunena, bikote euskaldun batek egindako inoizko markarik onena, izan ere, orain arte ez da egon Pierra Mentan 30 onenen artean sailkatu den euskal ordezkaririk.

Aitor Ajuria (Leintz Gatzaga, 25 urte) eta Aitor Otxoa (Oñati, 50 urte) ere pozik etorri ziren Pierra Mentatik, bereziki, lasterketa aurretik bi eskiatzaileak osasun arazoekin ibili zirelako eta zailtasun horiek atzean utzita lasterketaz gozatu ahal izan zutelako. 118. postuan sailkatu ziren.

SAILKAPENA

1 BOSCACCI MICHELE/MAGNINI DAVIDE  5:40’32

2 GACHET XAVIER/BON MARDION WILLIAM  5:42’55

3 EQUY SAMUEL/JACQUEMOUD MATHEO  5:43’03

4 MAGUET NADIR/EYDALLIN MATTEO  5:44’50

5 HERRMANN JAKOB/ANTHAMATTEN MARTIN  5:46’06

6 BOFFELLI WILLIAM/OBERBACHER ALEX  5:59’02

(…)

30 ALONSO ASIER/LABAIRU ASIER  7:04’00

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!