Robert Loic eta Lucy Murigi, garaipena eta errekorrak XIII. Flysch Trail lasterketan

2022.10.3 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Mendi lasterketak

Irabazleek probako errekorra hautsi dute. Frantziarrak ordubete eta 28 minutu behar izan ditu helmugaratzeko, eta kenyarrak ordubete eta 40 minutu

Argazkiak: zumaiaflyschtrail.eus

 

Iaz baino askoz ere eguraldi hobearekin, 611 korrikalarik ekin zioten igande honetan, hilak 2,  XIII. Flysch Trail lasterketari. Goizeko 10:00etan atera ziren korrikalariak Beheko Plazatik, eta aurreko urtean ez bezala, aurten maratoi erdia bakarrik lehiatu zen Zumaian, 22,2 kilometrokoa. Gainera, iaz bezala, Munduko Koparako puntuagarria ere izan zen lasterketa, urrezko kategorian.

Trailaren ibilbidea oso erakargarria da, ia denbora osoan itsaslabarren gainetik egiten baita korrika. 22,2 kilometroko distantzian, 850 metroko desnibela gainditu behar delarik.

Sailkapenari dagokionez, Robert Loic frantsesa izan zen lehenengoa helmugaratzen gizonezkoetan. Anbotoko Kilometro Bertikala irabazi ostean, honakoan ere beste garaipen bat eraman du etxera Loicek. Hain zuzen, ordubete, 28 minutu eta 41 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Lehenengo postuan sailkatzearekin gutxi ez, eta errekorra ere ondu zuen frantsesak.

Bigarren sailkatu zen aurreko urteko txapeldun Raul Criado. Aragoiarrak atzetik jarraitu zion frantsesari lasterketa osoan, baina ezin izan zuen aurreratu, azkenean proba ordubete, 33 minutu eta 7 segundotan amaitu zuelarik. Hirugarrena izan zen Hassan Ait Chau villabonatarra (1:33:56).

Emakumezkoen kasuan, Lucy Murigi keniarra izan zen azkarrena,  ordubete, 39 minutu eta 59 segundoko denbora eginda, marka honekin lasterketako errekorra ere hautsi zuelarik. Bigarren sailkatu zen Oihana Kortazar elgetarra  (1:43:44). 2019an irabazi zuen azkenekoz proba, eta aurreko urtean bigarren helmugaratu zen. Podiuma osatzen hirugarrena Camilla Mogliano italiarra izan zen zen (1:44:02).

SAILKAPENA

Gizonak

  1. Robert Loïc 1:28.41
  2. Raul Criado 1:33.07
  3. Hassan Ait Chau 1:33.56
  4. Borja Fernandez 1:35.10
  5. Asier Labairu 1:36.16
  6. Santi Navarro 1:36.51
  7. Amets Aramberri 1:38.34
  8. Pablo Gonzalez 1:40.47
  9. Peio Arrillaga 1:41.26
  10. Iban Iriondo 1:42.02

Emakumeak

  1. Lucy Wambui Murigi 1:39.59
  2. Oihana Kortazar 1:43.44
  3. Camilla Magliano 1:44.02
  4. Charlotte Cotton 1:52.33
  5. Ainara Uribarri 1:54.10
  6. Leire Fernández 1:56.10
  7. Maialen San Sebastian 2:00.39
  8. Leire Jaen 2:01.18
  9. Marina Gonzalez 2:02.14
  10. Maria Pilar Prades 2:08.01

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!