Segura Zerain Mendi Lasterketako errekorra ondu du Gontzal Murgoitiok

2023.04.26 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Markak, Mendi lasterketak

14,5 kilometroko proba motzean, ordubete, lau minutu eta 42 segundoko denborarekin, iaz Jokin Tolosak jarritako marka (1:08:13) hobetu zuen elorriarrak

Argazkia: Segura Zerain Mendi Lasterketa

 

Larunbatean lehiatu zen VI. Segura Zerain Mendi Lasterketa, non bi ibilbide izan ziren: luzea (trail modalitatea), 25 kilometroko luzera eta 1.700 metroko desnibel positiboarekin, eta motza (sprint modalitatea), 14,5 kilometroko luzera eta 880 metroko desnibel positiboarekin.

Lasterketa luzeko korrikalariak izan ziren irteten lehenak eta bertan Soronea-Ammma taldeko Iñaki Olano altzotarra izan zen azkarrena (2.11.30), Martin Diez segurarra helmugaratu zen bigarren (2.14.05) eta Walther Becerra sestaoarra izan zen hirugarren (2.19.08). Emakumezkoetan, Maria Ezpeleta beasaindarrak irabazi zuen lasterketa (3.05.22), Irantzu Chinchetru arabarra izan zen bigarren (3.14.19), eta Ainhoa Egiguren irurarra sailkatu zen hirugarren (3.20.41). Lasterketa luzeari dagokionean, ez zen markarik hautsi denborari dagokionean.

Ibilbide motzean berriz, gizonezkoetan, Elorrioko Gontzal Murgoitio izan zen garailea (1.04.42), Axier Artola amezketarra bigarren izan zen (1.06.42), eta Josu Urrestarazu idiazabaldarra helmugaratu zen hirugarren postuan (1.07.05).

Lasterketa motza oso azkar joan zen eta horren ondorioz, iaz Jokin Tolosak jarritako marka (1:08:13) hobetu zuten lehenengo bost korrikalariek. Murgoitioren eskuetan geratu da beraz probaren errekor berria,  ordubete, lau minutu eta 42 segundoko markarekin.

Emakumezkoetan, Elizondoko Rebeca Mariño izan zen irabazlea (1:20:19), Ainhoa Intxausti segurarra  (1:23:26) eta Maider Unanue (1:25:39) lazkaotarraren aurretik. 2018an Maria Zorrozak jarritako marka (1:17:30) ez zuten hobetu korrikalariek.

Gizonezkoen sailkapena, motza:

  1. Gontzal Murgoitio (Elorri): 1:04:42.
  2. Axier Artola (Amezketa): 1:06:49.
  3. Josu Urrestarazu (Idiazabal): 1:07:05

Emakumezkoen sailkapena, motza:

  1. Rebeca Mariño (Elizondo): 1:20:19.
  2. Ainhoa Intxausti (Segura): 1:23:26.
  3. Maider Unanue (Lazkao): 1:25:39.

Gizonezkoen sailkapena, luzea:

  1. Iñaki Olano (Irura): 2:11:30
  2. Martin Virto (Segura): 2:14:05
  3. Walther Becerra (Sestao): 2:19:08.

Emakumezkoen sailkapena, luzea:

  1. Maria Ezpeleta (Beasain): 3:05:22.
  2. Irantzu Chinchetru (Araba): 3:14:19.
  3. Ainhoa Egiguren (Irura): 3:20:41.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!