Tessy Eboselek luzera jauziko errekorra egin du pista estalian

2023.02.27 | Atletismoa, EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria

Orainarte Irati Mitxelenaren eskuetan zegoen Euskal Herriko errekor absolutua ondu du gasteiztarrak, seigarren ahaleginean 6,57ko marka bikaina erdietsita

Argazkia: RFEA

 

Tessy Eboselek, txikitatik Gasteizen bizi den jauzilariak, arrakasta handia lortu berri du, pasa den ostiral arratsaldetik igande goizera bitartean, Gallurren (Madril) lehiaturiko Pista Estaliko LIX. Estatu mailako Txapelketa Absolutuan.

Bertan, 2002ko uztailaren 28an jaioa den Eboselek domina berri bat gehitu zion bere palmares luzeari, luzera-jauziko proban zilarra  zintzilikatu baitzuen 6,57 metroko jauziarekin, Irati Mitxelenak brontzea eskuratu zuelarik (6,28). Hain justu, orainarte Irati Mitxelenaren eskuetan zegoen Euskal Herriko errekor absolutua ondu du Eboselek, iazko otsailaren 12an lortu zuena Madrilen: 6,55.

Lehenengo bi saiakeretan kale egin zuen gasteiztarrak, hirugarrenean 6,23ko jauzia egin zuen, laugarrenean berriro kale, bosgarrenean 6,47koa, eta azkenik, seigarren jauzian 6,57ko marka bikaina erdietsi zuen.

Estatuko hainbat txapelketetako dominaz gain, Arabakoa bere garaian Nairobin (Kenya) ospatu zen 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan ere zilarra izan zela gogoratu behar da, baita Tallinen (Estonia) maila bereko Europako Txapelketan txapeldunordea ere.

SAILKAPENA

1 Fatima Diame C.A. Adidas  6.66

2 Tessy Ebosele Playas de Castellon  6.57

3 Irati Mitxelena A.T. San Sebastian  6.28

4 Milena Mitkova Playas de Castellon  6.16

5 Elena Llobera Ria Ferrol  6.14

6 Maria del Mar Jover Super Amara BAT  6.13

7 Clara Gabaldon A.A. Catalunya  6.12

8 Carmen Rosales F.C. Barcelona  5.80

9 Andrea Arilla Grupompleo Pamplona AT  5.79

10 Layla Lacuey Grupompleo Pamplona AT  5.78

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!