Txirrita Mendi lasterketako aurreneko markak ezarri dira

2023.08.8 | EHKM, Errekorrak, Markak, Mendi lasterketak

Guztira 161 parte hartzaile sailkatu ziren, 132 gizon eta 29 emakume, eta denetan azkarrenak Ibai Makazaga eta Erika Alvarez izan ziren

Argazkia: txirritamendilasterketa.eus

 

Mendi lasterketa berri bat estreinatu zen iragan asteburuan, Txirrita Mendi Lasterketa, Altza auzoaren inguruko mendiak zeharkatzen dituena. San Martzial elizan hasi eta amaitu zen proba eta hortik abiatuta, korrikalariek 16,7 kilometrotako ibilbidea osatu zuten mendian barrena, 723 metroko desnibel positiboari aurre eginda.

Guztira 161 parte hartzaile sailkatu ziren, 132 gizon eta 29 emakume, eta denetan azkarrenak Ibai Makazaga eta Erika Alvarez izan ziren, zeintzuek probaren aurreneko markak ezarri zituzten.

Gizonezkoen lehian Ibai Makazaga nagusitu zen, ordu batzuk lehenago seigarren izan zena Itziar Trail VI.ean. Bigarren postuan  Josu Urrestarazu sailkatu zen, bost segundora, eta hirugarren Gaizka Lasa izan zen. Emakumezkoei dagokienez, Erika Alvarezek irabazi zuen lasterketa, Yessica Izquierdo eta Maialen Perezen aurretik.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 MAKAZAGA ARISTI, IBAI  ORIO  1:15:16

2 URRESTARAZU GARCIA, JOSU  IDIAZABAL   1:15:21

3 LASA BERDEGUE, GAIZKA  LEGORRETA   1:17:13

4 LANDART, ASIER  IRUN   1:17:36

5 UZKIANO SOLANA, ANDONI  ALTZA  1:18:03

6 TXABARREN, XABI  ERRENTERIA  1:18:41

7 MINTEGI DEL OLMO, UNAI  IDIAZABAL   1:19:06

8 LAQUECHE SARALEGUI, PATRICK  IRUN   1:21:10

9 SANCHEZ BENGOETXEA, AITOR  IBARRA  1:21:34

10 IRASTORZA ALZUA, IKER  PASAIA  1:24:42

Emakumezkoak

1 ALVAREZ ALDUNCIN, ERIKA  ARESO  1:32:19   

2 IZQUIERDO, YESSICA  MADRID   1:34:32

3 PEREZ MARKOTEGI, MAIALEN   DONOSTIA   1:41:08

4 AYAPE LEOZ, NEREA  IRUÑA  1:44:22

5 IÑARRRA IBEAS, IZASKUN  ORERETA   1:46:38

6 AMUNDARAIN, PATRICIA  ZUMAIA   1:47:48

7 MENDAZONA ARANDIA, ALBA  ELORRIO   1:48:58

8 MURILLO, LEIRE  SAN SEBASTIÁN   1:50:06

9 DE LA FUENTE HILARIO, ARANTXI  ASTIGARRAGA   1:51:22

10 LARREA JAUREGI, AINHOA  BEASAIN   1:52:04

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!