Udane Ayestaranek tximeleta erako 50 metroko proban errekorra egin du

2023.03.15 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Errrekor berria, Igeriketa

Igerilari donostiarrak Euskal Herriko 13 urteko errekorra hautsi berri du tximeleta erako 50 metroko proban 31"02 denborarekin, Xixonen jokatu den Infantilen Estatu mailako txapelketan

Argazkia: Fortuna Kirol Elkartea

 

Fortuna Kirol Elkarteko Udane Ayestaran Guerrerok (2010/07/04) Euskal Herriko 13 urteko errekorra hautsi berri du tximeleta erako 50 metroko proban 31″02 denborarekin, Xixonen jokatu den Infantilen Estatu mailako txapelketan.

Ostiralean ondo hasi zen 50 metro libreetan 28 “99ko marka eginez. Larunbatean aldiz ahul xamar hasi zen 100 metro libreetan 1″20ko erregistroa eginez, baina ondoren suspertu egin zen eta 50 metro tximeletan Euskal Herriko 13 urteko errekorra egin zuen 31″02ko denborarekin. Eta igandean azkenik, txapelketa amaitzeko 100 metro tximeletan bere markarik onena egin zuen igerilari donostiarrak 1´10″93ko denborarekin.

Aupa Udane, segi igeriketaz gozatzen !

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!