Usurbeko Igoeraren XVI. edizioa lehiatu zen igandean

2022.09.6 | EHKM, Errekorrak, Mendi lasterketak

80 euroko sari bakarra zegoen probako errekor orokorra (20:44, Oier Ariznabarreta, 2022) gainditzen zuenarentzat, gizona edo emakumea izan baina ez zen halakorik gertatu. Orain arteko gizonezkoen denborarik onena Oier Ariznabarretak mantentzen du beraz eta emakumezkoetan Amaia Insausti olaberritarrak du errekorra: 25 minutu eta 58 segundo

Argazkia: Beasainmendi Elkartea

 

Usurbeko festarekin batera, kirolak ere izan zuen lekua pasa den igandean, irailak 4, Usurbe Igoera korrikaldiarekin. 11:30ean abiatu ziren korrikalariak Andre Mari elizaren ondoko aparkalekutik Agortarainoko 4,7 kilometroak egiteko, maldan gora beti ere (desnibela 446 metro, bataz besteko aldapa %9,5a).

Aurtengoa XVI. edizioa zen eta orotara 49 atleta aritu ziren, horietatik 5 emakumezkoak, azkenean Maria Ordoñez eta Oier Ariznabarreta garaile atera zirelarik.

Maria Ordoñez nafarrak, bezperan Guadalupeko Igoera irabazi zuenak, garaipena errepikatu zuen, 26:01ko denboran helmugaratuta. Bigarren Maite Beregaña izan zen, nafarra hura ere, eta hirugarren Elena Calvillo beasaindarra.

Gizonezkoen garaipena ere Nafarroara joan zen, izan ere, Mikel Beuntza nagusitu zen 22 minutu eta 12 segundoko denbora eginda. Bigarren postuan Aimad Bouziane (Santurtzi) sailkatu zen eta hirugarren Aitor Regillaga (Tolosa) izan zen.

120, 70 eta 50 euroko sariak zeuden lehen hiru sailkatuentzat, emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Eta 80 euroko sari bakarra probako errekor orokorra (Oier Ariznabarreta, 2022an) gainditzen zuenarentzat, gizona edo emakumea izan.

Baina ez zen halakorik gertatu eta orain arteko gizonezkoen denborarik onena Oier Ariznabarretak mantentzen du (20:44), emakumezkoetan Amaia Insausti olaberritarrak ezarria duelarik markarik onena: 25 minutu eta 58 segundo.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Mikel Beunza Iraizoz  0:22:12  Alkotz

2 Aimad Bouziane 0:22:48  Santurtzi

3 Aitor Regillaga Beloki  0:22:56  Tolosa

4 Aritz Garin Arrastoa  0:23:54  Villabona

5 Oier Etxeberria Zubimendi  0:24:39  Azpeitia

Emakumezkoak

1 Maria Ordoñez Marina 0:26:01  Iruñea

2 Maite Beregaña Ibero 0:28:19  Uharte-Arakil

3 Elena Calvillo Arteaga  0:28:27  Beasain

4 Irene Iturria Alzate 0:30:50  Tolosa

5 Itxaro Mendizabal Amundarain 0:34:20  Beasain

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!