XXXIV. Errege Krosa lehiatu zen igandean Larragan

2023.01.9 | EHKM, Lasterketak

Abdelkader Algham (22:01) eta Maria Angeles Sueskun (29:31) nagusitu ziren, baina probako errekorretara gerturatzeko aukerarik gabe: 21.19 gizonezkoetan eta 25.07 emakumezkoetan

Argazkia: Ardoi

 

Garesetik gertu, Larragan, Iruñetik 35 kilometrora, goiz hotz eta euritsu batean, Erregeen XXXIV. Krosa ospatu zen pasa den igandean.

Guztira 198 korrikalarik osatu zuten 7,4 kilometroko ibilbidea, horietatik 23 izan ziren emakumezkoak, eta aurreneko hirurentzako honako sariak zeuden: 150€, 100€ eta 75€. Gainera, 150 euroko sari gehigarria zegoen zirkuituko errekorrak hausteagatik: 21:19 (gizonezkoak) eta 25:07 (emakumezkoak).

Gizonezkoen lehian, Abdelkader Alghamek (Grupompleo Pamplona Atco.) irabazi zuen  0:22:01ko denbora eginda baina lasterketako errekorra (21.19) ezin izan zuen ondu. Atzetik, Hicham Oualla independientea (23:40) eta Txantreako Aitor Blanco (23:54) helmugaratu ziren.

Emakumezkoetan Mª Angeles Sueskun (independientea) izan zen garailea, 29 minutu eta 31 segundotan helmugaratuta, errekorretik urruti (25:07). Podiumean Ardoiko Elisa Gonzalez Franco (30:20) eta Peñako Mª del Olmo Vidondo (30:52) izan zituen ondoan, hurrenez hurren.

SAILKAPENA

Gizonezkoak

1 Abdelkader Algham  0:22:01

2 Hicham Oualla  0:23:40

3 Aitor Blanco  0:23:54

4 Abule Esteban 0:24:19

5 Iñigo Macias  0:24:21

6 Victor Bernedo  0:25:18

7 Miguel Angel Hernandez  0:25:24

8 Mikel Akarreta  0:25:24

9 Ismael Ezkerro  0:25:29

10 Eduardo Esteban  0:26:05

Emakumezkoak

1 Maria Angeles Sueskun  0:29:31

2 Elisa Gonzalez  0:30:20

3 Maria Vidondo  0:30:52

4 Maider Etxeberria  0:32:17

5 Ana Alfaro  0:32:55

6 Naiara Molinero  0:33:03

7 Yolanda Gonzalez  0:33:17

8 Raquel Perez  0:33:38

9 Iosune Alberdi  0:34:00

10 Leire Rodriguez  0:35:04

Aurre-benjaminak

G.Ibañez / Agata Abad

Benjaminak

Nelssoud / Irati Irurzun

Alebinak

Suhad Akachar / Naroa Arizcun

Infantilak

J.Echandi / Marwa Mekssound

Kadeteak

Aimar Arizkun / Izaro Balbuena

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!