Zortzi bikote lehiatu dira Xale apustuan, bizikletan eta lasterka

2022.09.18 | EHKM, Erronkak, Lasterketak, Txirrindularitza

Guztira zortzi bikotek hartu zuten parte erronka honetan, irabazleak Josu (bizikleta) eta Sanse (lasterka) izan zirelarik

Larunbat honetan, hilak 17, Xale Duatloi Apustua lehiatu zuten Asteasun, guztira zortzi bikote aritu zirelarik nor baino nor gehiago giro ederrean. Goizeko 09:42etan neskak Asteasutik abiatu ziren, eta ondoren 10:00etan gizonezkoak. Josuk (bizikleta) eta Sansek (lasterka) osatutako bikotea izan zen azkarrena ibilbidea osatzen, 51:51 denborarekin.

Duatloia bakarkako eta erresistentziako kirol mota bat da, bi kirol diziplina biltzen dituena, atletismoa eta txirrindularitza hain zuzen ere. Horrela, kategorien arabera distantzia eta zirkuitu desberdinak egoten dira.

Xale duatloi apustuan, bikote bakoitzeko txirrindulariek ekin zioten apustuari, Asteasutik Iturriotzerako bidea eginez. Iturriotzen, korrikalariek bikoteari erreleboa hartu, eta abiadura bizian abiatu ziren, Ernioko gailurrera nor lehenago iritsi.

Jende ugari bildu zen bide bazterretan, kirolariak animatzeko asmoz. Izan ere, ikusmira handia piztua zuen apustuak aurreko egunetan.

Esan bezala, azkenean Josu eta Sanse izan ziren erronka irabazi zutenak, gainontzeko lehiakideekiko dexenteko abantailarekin. Bigarren postuan Larra eta Urko geratu ziren eta hirugarren Aritz-Uxandi bikotea izan zen.

Hona hemen bikote guztiek egin zituzten denborak:

 

  1. Josu (bizikleta) eta Sanse (lasterka): 51:51.
  2. Larra (bizikleta) eta Urko (lasterka): 53:15.
  3. Aritz (bizikleta) eta Uxandi (lasterka): 53:17.
  4. Liza (bizikleta) eta Peru (lasterka): 53:21.
  5. Izarne (bizikleta) eta Maialen (lasterka): 53:30.
  6. Unai (bizikleta) eta Xaxola (lasterka): 53:57.
  7. Jonflo (bizikleta) eta Josu (lasterka): 54:47.
  8. Enaitz (bizikleta) eta Beñat (lasterka): 55:22

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!