Argazkia: 15ksansebastian.com
15K Donostia Salto Klasikoaren 26. edizioa lehiatu zen iragan asteburuan, non orotara 2.500 parte-hartzaile bildu ziren bere modalitate eta distantzia ezberdinetan, baldintza meteorologiko ezin hobeek eta Donostiako kaleetako giro zirraragarriak egun hau jai bihurtzen lagundu zutelarik.
5K lasterketari 9:45etan eman zitzaion hasiera Madril Etorbidean, distantzia motzeko proba honetan 286 parte-hartzaile aritu zirelarik, emakumezkoen gehiengo zabalarekin (%43,35a). Helmugan, gizonezkoetan Ander Garin (14 ’55’) nagusitu zen, iazko irabazlea izan zen Joseba Olaetxearen (15 ’00’) eta Iñigo Beldarrainen (15 ’09’ ‘) aurretik, eta emakumezkoetan Sara Aguirre (20’ 44 ‘) izan zen irabazlea, Sofie Baken (21’ 03 ‘) eta Elena Beristainek (21’ 19 ‘) osatu zutelarik podiuma.
Gizonezkoen lehian, irteera hartu bezain laster, Ander Garin jarri zen buruan, eta tarte txiki bat ireki zuen, inork ezin izan ziolarik bere erritmoari eutsi. Martin Amilibia saiatu zen, lasterketaren erdialdera, eta azken herenean ere berriro saiatu zen Iñigo Beldarrain, Joseba Olaetxea atzean eramanez baina ezin izan zuten Garin harrapatu.
Ander Garinen garaipena ziurtatuta zegoela, azken kilometroan, Joseba Olaetxeak Iñigori eraso egin zion eta bigarren postua eskuratu zuen. Irabazleak 15 minututik jeistea lortu zuen (14:55), bigarren sailkatuak 15:00ko denbora egin zuen (epaileen aktetan 14:59.09) eta hirugarrenak 15:09 (epaileen aktetan 15:07.69).
Duela bi urte, lasterketaren lehen edizioan, Aimar Muruak irabazi zuen 15:24rekin, Aritz Leonet, 2022ko irabazlearen denbora berdina, eta beraz, aurten Ander Garinek ezarritako marka probako errekor berria da.
Aurten sailkatu diren aurreneko hirurek (Ander Garin, Joseba Olaetxea, eta Iñigo Beldarrain) zein laugarrenak (Martin Amilibia, 15:23) 2021eko eta 2022ko marka onena hobetu dute. Bosgarren Mikel Aguirrebeña izan zen, iaz laugarren amaitu zuenean egindako denbora (15:43) hobetuz: 15.34. Seigarrena, Jokin Bellido, iaz ere postu berdinean sailkaturikoa, orduko 15:53ak hobetu ditu, 15:38an utziz. Xabier Sesma (15:52) izan da 16:00etatik jaitsi den zortzigarren atleta. Iaz zazpi izan ziren.
Emakumeei dagokienez, lehenengo laurak ia jarraian sartu ziren. Lehena Sara Aguirre izan zen (20:44), 36. absolutua, bigarrena Sofie Baken (21:03), 37.a, hirugarrena Elena Beristain (21:19), 39.a, eta laugarrena Eider Estibariz (21:24).
SAILKAPENA
2023
1 ANDER GARIN IZAGIRRE 0:14:55 ALEGIA
2 JOSEBA OLAETXEA AMENABAR 0:15:00 TOLOSA
3 IÑIGO BELDARRAIN SEGUROLA 0:15:09 DONOSTIA
2022
1 ARITZ LEONET ARANBURU 0:15:24 OIARTZUN
2 ALVARO CASADO DE LA FUENTE 0:15:38 DONOSTIA
3 PERU ARREGI ZELAIETA 0:15:38 HERNANI
2021
1 AIMAR MURUA POZA 0:15:24 ANDOAIN
2 UNAI SAGARZAZU CASTRO 0:15:36 USURBIL
3 SERGIO ROMÁN BERMEJO 0:15:39 DONOSTIA
0 Comments