Mikel Bildosola, Euskal Herriko eta Europako markak hausten

2022.03.25 | Errekorrak, Gizonak, Igeriketa

Master kategorian Europako errekorrak ere hautsi ditu azken aldian.

Argazkia: guerebai.eus

Mikel Bildosola (Getxo, 1983), eliteko igerilaria, Euskal Herriko zein Europako markak hausten ibili da azken garaiotan Master mailan, eta azken koxka 2021eko apirilaren 3an jarri zuen Castellonen jokaturiko Neguko Open Masterrean.

Hamabost egun lehenago, martxoaren 14an, Bildosolak Master kategoriako ehun metro libreen Europako errekorra hautsi zuen Galdakaon, eta berrogeita hamar segundo eta hamahiru ehuneneko denboran ezarri zuen, baina berehala berriro hautsi zuen, berrogeita hamar segundo eta ehuneneko batean utzita, hartara hamabi ehuneneko hobetu zuelarik (50 segundoko muga hausten duen lehen europarra izateko atarian geratu zen beraz).

Orduan, 35-40 urte tartekoentzako probara aurkeztu zen, Galdakao Master Torneoan, eta lehenagotik ere zuen Europako errekorra gainditu zuen 100 metro librean, 50.13ko denbora eginda. Izan ere, berea zen errekorra (50.15), Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea taldeko igerilariak 2020ko otsailaren 29an erdietsi zuena Santurtzin, Mikel Trueba Txapelketan.

Beraz, Master kategoriako 100 metro libreetako Europako errekorrak berritzen joan da getxoztarra, horrek nazioarte mailako eliteko atleta bihurtu duelarik.

Mikel Bildosolaren Europako errekorrak:

2021eko apirilaren 3a, Castellonen: 50.01

2021eko martxoaren 14a, Galdakaon: 50.13

2020eko otsilaren 29a, Santurtzin: 50.15

Azpimarratu behar da Mikel Bildosolak 100 metro libreko Europako errekorra duela ere igerileku luzean, 51: 52ko denborarekin. Gainera, munduko bi errekor eta Europako zortzi ditu errelebo probetan.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!