Idoia Etxeberria Ikutza (GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS | Berria)
Idoia Etxeberria Ikutza (Orio, Gipuzkoa, 1992ko urriaren 7a) jaso ditu harririk pisutsuenak.
2016ko ekainean, 164,4 kg-ko errektangularrari 2 jasoaldi egin zizkion. Eta horixe dugu, gaur egunera arte, Euskal Herriko harri-jasotze errekorra emakumeen artean. Plazan hamabi urte aritu ondoren 2018ko uztailean hartu zuen erretiroa, artean harri-jasotzearen gailurrean zelarik.
Esku bakarrekin ere inoiz emakume batek altxa duen harririk pisutsuenaren errekorra ere berea du Etxeberriak, 2016ko apirilaren 31n Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan 118 kg jasota.
0 Comments