[Argazkia: Noticias de Navarra]
Asier Martínez Etxarte zizurnagusitarrak 7.55 segundutan jarri zuen Euskal Herriko errekorra pista estaliko 60 m. hesietan 2022ko otsailaren 12an Metz (Frantzia) jokatutako finalean. Proba horretan hirugarren postua egin zuen Martinot-Lagarde (7.51) eta Belocian (7.52) frantziarren ondotik.
Lehenagotik ere Martinezek berak zeukan Euskal Herriko errekorra 7.60 markarekin. Bi aldiz jaitsi zuen marka hori Metz Moselle Athlelor Indoor jardunaldietan: finalerdietan 7.56 egin zuen, eta finalean, 7.55.
PML 7,51 SB Belocian 7,52 SB Martinez 7,55 PB. #yleisurheilu #Metz pic.twitter.com/MxBINyRdEK
— Jussi Ihamäki (@jussiihamaki) February 12, 2022
2022ko martxoaren 19an Belgraden jokatutako pista estaliko Munduko Txapelketan berdindu egin zuen 7.55 denbora, finalaurreko kanporaketan. Finalean, laugarren postua eskuratu zuen 7.57 denborarekin.
🎙 Asier Martínez (@ASIERMARTINEZ17) se ha quedado a pocas centésimas del bronce pero sus sensaciones no son malas.
''Me sigo considerando un corredor de 110 metros vallas''
Sigue el #WorldIndoorChamps en https://t.co/eF9Gr06hxQ pic.twitter.com/fBH3iHqhvw
— Teledeporte (@teledeporte) March 20, 2022
110 m. hesiak probako Euskal Herriko errekorra ere dauka Asier Martinezek, Tokioko Olinpiar Jokoetako finalean 6. postuan egindako 13.22 markarekin.
Asier Martinezen marka pertsonalak:
Aire librean
PROBA | MARKA | HAIZEA | LEKUA | DATA | |
110 m. hesiak | 13.22 | -0.5 | Tokio | 2021.08.05 | Euskal Herriko Errekorra |
100 m. | 10.55 | +0.9 | Castello | 2021.05.15 | |
Altuera jauzia | 2.04 | — | Iruñea | 2017.07.27 |
Pista estalian
PROBA | MARKA | LEKUA | DATA | |
60 m. hesiak | 7.55 | Metz | 2022.02.12 | Euskal Herriko Errekorra |
60 m. | 6.86 | Donostia | 2021.01.30 | |
Altuera jauzia | 2.03 | Sabadell | 2017.03.11 |
0 Comments