«Euskal Herriko Kirol Markak» webgunearen aurkezpena

2022.03.26 | EHKM

Euskal Herriko kirol errekorrak eta markak erregistratu eta landuko dituen webgune berri hau jarri dugu sarean: kirolerrekorrak.eus

Euskal Herriko Kirol Markak

Webgune berria : kirolerrekorrak.eus

 

Euskal Herria Kirola elkartearen xedea da Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetan kirol eremua finkatzeko urratsak ematea, modu praktiko batean Euskal Herria kirol esparru gisa osatzen joatea, atalez atal, diziplinaz diziplina.

Ildo horretan, Euskal Herriko kirol errekorrak eta markak erregistratu eta landuko dituen webgune berria jarri dugu sarean: kirolerrekorrak.eus

Errekorrak kirolariek baldintza berdinetan eta modu homologatuan egindako markarik hoberenak dira, beti ere, lurralde jakin baten esparrua hartuta. Hartara, webgune honetan Euskal Herrian egindako marka gorenak erregistratu eta finkatuko ditugu, geure kirol esparrua ere markatuz.

Hasteko, igeriketan eta atletismoko modalitate nagusienen datuak jasotzen hasi gara, azken batean horiek direlako nazioarteko erregistroetan jaso ohi direnak, baina Euskal Herrian egiten diren gainerako kirolak ere lantzeko asmoa daukagu, geure kirolarien markek, erronkek eta errekorrek ematen dizkiguten aukerak baliatuz.

Erregistroak egiteko orduan, Euskal Herriak kirol instituzio publiko orokorrik ez duenez, Autonomia Erkidegoko eta Foru Erkidegoko federazioetan homologatuak dauden errekorrak gurutzatuko ditugu eta Iparraldeko klubek ematen dizkiguten datuekin alderatu ondoren finkatuko ditugu Euskal Herriko errekorrak.

Mikel Garcia bilbotarrak ditu Euskal Herriko errekorrak 400, 800 eta 1.500 metroetan T21 kategorian. Trihas Gebre donostiarrak, 10.000 m. eta maratoi erdian. Mieltxo Saralegi leitzarrak jaso du harririk pisutsuena. Asier Martinez zizurnagusitarrak du gaurkoz, Euskal Herriko errekorra atletismoan 110 m. hesitan. Igeriketan, Angeluko Theo Corteaux-ek du errekorra 100 metro bular estiloan, 17 urte azpikoen artean.. Eta, igeriketan ere, Mikel Bildosola igerilari getxoztarrak du errekorra absolutuetan, 50 m. librean.

Kirol errekorrak kirol jardueraren erreferentzia nagusiak dira, garaipenaren irudia eta giza ahalmenaren sinbolo. Ospatzeko aukera ere izango dugu, izan dezan Euskal Herriak kirolaren baitan bere buruaren irudia nabarmen ditugun kirolarien marketan.

Andoain, 2022ko martxoaren 26a

Euskal Herria Kirola
• ehkirola.eus •

►aurkezpena.pdf

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!