Argazkia: @Rodriwalk77
Carmen Riaño Aransay (Peralta, 2001) Panplona Atletico (PAT) klubeko atletak Euskal Herriko 23 urte arteko kategoriako 5000 m eta 3000 m oztopo probetako errekorrak ondu ditu 2022. urte hasiera honetan.
Riaño Miamiko Unibertsitatean ikasten ari da AEBetan, eta bertako lehiaketetan egindako markekin igo da Euskal Herriko errekorren gailurrera.
Martxoaren 19an Oxford-en (AEB) burututako 5000 m proba irabazi zuen 16.18.39 markarekin, Euskal Herriko errekorra ezarriz. Aurretik errekor hau Estitxu Urrutia Gonzalezek (Bilbo, 1970) zuen, 1992tik, 16.18.55 denborarekin.
‼️ALERTA RÉCORD‼️
Carmen Riaño (@PamplonaAt ) se hizo este fin de semana en Estados Unidos con el récord navarro de 5000m sub23 con una marca de 16'18"39.
Enhorabuena Carmen🙌!@DiariodeNavarra @NoticiasNavarra @FundMIndurain @deporte_na #💥RécordNavarro💥 pic.twitter.com/t8DeAUzbgV
— Federación Atletismo Navarra (@atletismoFNAF) March 22, 2022
Apirilaren 1ean, Palo Alto (AEB) hiriko Stanford Invitational jardunaldietan, 3000 m oztopo proban 10 minututik behera 9.57.42 deborarekin iritsi zen helmugara, 23 urte arteko kategorian Euskal Herriko errekor berria ezarriz oso denbora tarte txikian. Aurretik errekor hau June Arbeo Sarriugartek (Durango, 1999) zuen, 2021eko ekainean egindako 10.02.36 denborarekin.
Three of our athletes have captured @MACSports weekly honors! Congratulations to Jacob Ranker, Carmen Riano, and Taylor Manley!
📕: https://t.co/jaBcWoyGWs#RiseUpRedHawks
— Miami Track & Field and XC (@MiamiOH_XCTF) March 24, 2022
2022ko errekorrak
Atletismoan 2022. urtean egindako Euskal Herriko errekorrak aurkezten ari gara webgunean, oraindik taulak antolatzen bestelako lanetan bagabiltza ere. Atletismoko errekor absolutoak sartu genituen hasiera batean baina dagoeneko 23, 20, 18 eta 16 urteko kategorietakoak ere sartu ditugu erregistro orrian. 2022. urtean egindako atletismoko errekorrei dagokienez, aurten egindako errekor berriak gorriz nabarmenduta markatuta jarriak ditugu atletismoko errekorrak erregistratzeko tauletan.
0 Comments