Iker Arotzenak luzerako jauziaren errekorra hautsi du

2022.05.30 | Atletismoa, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak

Super Amara BAT taldeko hondarribiarrak Errioxako Sari Nagusia irabazi du 7,81 metroko jauziarekin

Iker Arotzenak Euskal Herriko luzera jauziko errekorra lortu zuen pasa den larunbatean Logroñon

 

Super Amara BAT taldeko hondarribiarrak Errioxako Sari Nagusia irabazi du 7,81 metroko jauziarekin, hiru aste lehenago berak ezarri zuen eta Javier San Adrian eta ‘Pipe’ Aretarekin partekatzen zuen marka lau zentimetrotan hobetuz. Azken saiakeran izan zen (+1,7 m/s aldeko haizea), 7,70 metroko bi jauzi egin ondoren.

Esan bezala, maiatzaren 8an Murtzian dagoeneko luzera jauziko errekorra berdindu zuen, 20 urteko atleta hondarribiarrak 7,77 metro (+0,4 m/s) egin baitzuen jauzi Espainiako Unibertsitate Txapelketan -UPVren ordezkaria lez-, arazorik gabe irabazi zuelarik lehiaketa. 1986an Javier San Adrianek eta 1963an ‘Pipe’ Aretak egin zuten marka berdindu zuen beraz . Murtziako txapelketan Arozenak beste bi saiakera handi egin zituen: 7,72 eta 7,73.

Iaz ere, Euskal Herriko marka kolokan jartzeko zorian egon zen 7,69 metrorainoko hegaldiarekin, legezko haizearekin. Are gehiago, San Adrianek eta Aretak egin zuten marka gainditu egin zuen 7,87 metrotik gora salto eginda, nahiz eta haize handiegiak (+2,1 m/s) errekorrik gabe utzi zuen. Orduko hartan, jauzilari gazteak iazko udan izandako saihets-hezurreko hausturatik erabat sendatuta zegoela erakutsi zuen, eta 10 hilabetez lesionatuta egon ondoren bere mailarik onena eman zuen, larunbateko errekorraren lorpenarekin berretsi duena oraingoan.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!