Udane Ostolaza da 14 urterekin 75kiloko harria ofizialki jasotzen duen lehen emakumea

2022.03.29 | EHKM, Emakumeak, Errekorrak, Harri-jasotzea

2020ko otsailaren 8an lortu zuen oriotarrak errekorra, Aritzbatalde kiroldegian

2020ko otsailaren 8an burutu zuen Udane Ostolaza oriotarrak marka saiakera, Aritzbatalde kiroldegian, 18:00etan hasi zen herri kirol jaialdian.

Hilabete eta erdi prestaketa lanetan pasatu ondoren, 14 urte besterik ez dituen Ostolazak 75 kiloko kubikoa behin jasotzea zuen helburu, baina 2 minutuan hiru altxaldi eginda, gustura gelditu zen gaztea. Erraz lortu zuen marka saiakera gainditzea oriotarrak, eta beraz, Joseba Ostolazaren alabak txapela merituz jantzi zuen.

Hartara, Udanek 14 urterekin 75 kiloko harria ofizialki jasotzen duen lehen emakumea da.

Zazpi urterekin hasi zen Ostolaza harria jasotzen, 13 urterekin 68 kiloko errektangularra, eta 14 urterekin 63 kiloko kubikoa eta 50 kiloko bola jaso zituelarik. Marka horiek, ordea, ez ziren ofizialak.  2020an 15 urte betetzen zituenez,  federazioko lizentzia eskuratuko zuen eta  Zarautzen lorturiko errekorra bere lehenengo marka ofiziala izan zen.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!