Argazkiak: berangoatletismo.com
2021. urteko urriaren 9an lehiatu zen XXXIII. Berangoko nazioarteko Milia, non Isaac Nader portugaldarra eta Esther Guerrero katalana nagusitu ziren, bide batez biak ala biak probako errekorra hautsi zutelarik.
Emakumezkoen eliteko proba izan zen lehena, non hasieratik lasterketaren buruan jarri ziren Marta Perez, Solange Pereira, Esther Guerrero eta Elise Vanderelst. Bigarren bueltaren amaieran Guerrerok urrutitik erasoa jo zuen, aurkariak atzean utzita. Bigarren Carla Dominguez gaztea helmugaratu zen eta hirugarren Mireia Arnedillo. Irabazleak 4 minutu eta 51 segundoko marka egin zuen, orainarte Iris Fuentes-Pilaren eskuetan zegoen errekorra hautsiz.
Gizonezkoen lehian, Isaac Naderrek faborito guztiak ezustean hartu zituen eta 4 minuto eta 16 segundoko denboran aurrena helmugaratu zen. Atzetik, bigarren postuan Uruguaiko Santiago Catrofe sailkatu zen eta hirugarren Saul Ordoñez izan zen, azken garailea izandako Dani Perez eta Sergio Jimenezi sprintean irabazita.
Hasieran Sergio Jimenez aritu zen tropelaren buruan baina Eritreako Yemane Haileselassiek lasterketaren erdialdera hautsi zuen taldea erritmo gogorra ezarrita. Helmugarako 600 metro falta zirela Catrofe jarri zen buruan baina azken momentuan Naderrek erasoa jo eta helmuga zapaltzen lehena izan zen. Halaber, Berangoko Miliaren errekorra, orainarte bost atletek lorturikoa (4:18), lau segundotan hobetu zuen.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
Esther Guerrero 4:51
Carla Domínguez 4:53
Mireia Arnedillo 4:56
Salome Afonso 4:57
Marta Perez 4:57
Gizonezkoak
Isaac Nader 4:14
Santiago Catrofe 4:14
Saúl Ordoñez 4:16
Daniel Arce 4:17
Sergio Jimenez 4:17
0 Comments