Errekorra jarri du Jokin Tolosak Segura-Zerain mendi lasterketako proba motzean

2022.05.8 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Gizonak, Mendi lasterketak

1:08:13ko denbora eginda, aurreko marka, Iñaki Hormaetxeak egindakoa, 14 segundoan hobetu zuen

173 korrikalarik parte hartu zuten pasa den maiatzaren 7an Segurako plazan hasi eta bukatu ziren 15 eta 25 kilometroko lasterketetan: motzean 96 korrikalari (19 neska) eta luzean 77 (5 neska). Beroa izan zen protagonistetako bat eta Jokin Tolosa Zabala anoetarra beste bat, proba motzeko marka hobetu baitzuen. Aurreko marka, Iñaki Hormaetxeak egindako denbora, 14 segundoan hobetu zuen.

Tolosak lehenengo aldiz hartu zuen eta hasieratik joan zen lasterketaren buruan Aitor Etxeberriarekin batera, Etxeberria azkeneko jaitsieran atzean utzi eta bakarrik helmugaratu zelarik. Denbora hobetzea posible zela ikusi zuen eta estutzen joan zen, azkenean sari bikoitza eskuratu zuelarik, garaipena eta errekorra (1:08:13).

15 kilometroko lasterketa motzeko bigarren sailkatua Aitor Etxeberria berastegiarra (1:10:14) izan zen eta hirugarrena Mikel Zabalegi ordiziarra (1:10:34).

Emakuzmekoetan, Irati Larrañaga usurbildarra izan zen garailea (1.26:37), Lara Estebanez legazpiarra  (1:27:03) eta Laiane Arrospide tolosarrararen (1:28:41) aurretik.

25 kilometroko proba luzean, Walther Becerra bizkaitarrak (2:17:41), Ibai Madina berrobiarrak (2:22:13) eta Ioseba Eskudero idiazabaldarrak (2:23:08) osatu zuten podiuma. Emakumezkoetan, berriz, Oihana Zubillaga anoetarra (2.57:21), Janire Lopez zaldibiarra (3:13:53) eta Edurne Arakistain legorretarra (3:20:56) izan ziren hiru lehenak, hurrenez hurren.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!